LABORAL KUTXAREN PRO MINTEGIAK: TOPAKETAK ENPRESARIEKIN

Ekainean zehar informazio-saioak izan dira berriro Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Bilbon.

Oraingo honetan, Enpresa txikientzako laguntzak eta dirulaguntzak izan da gaia. Hala, autonomoentzat eta enpresentzat eskuragarri dauden laguntza nagusiak ezagutarazi dira mintegietan.

  • Consulting Pro zerbitzuaren helburuetako bat betetzen da horrela: inbertsio edo kontratazioren bat egin duten edo egitea aurreikusten duten enpresei informazioa ematea.
  • Enpresei diru-laguntzaren bat jaso dezaketen jakinarazten zaie, baita hori eskatzeko baldintzak eta epeak

Gainera, saio horretan erabilitako dokumentazioa eskuragarri dago kontsultatzeko, webguneko Tresnak atalean.

 

Zer dira autonomo eta negozioentzako mintegi praktikoak?

Informazioa ematea eta kontsultak argitzea helburu duen Consulting Pro zerbitzuaren barruan kokatzen dira jardunaldi horiek:

  • Legearen, zergen, kontabilitatearen, lanaren eta abarren inguruko informazioa Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako
  • Webgunearen, consultas@consulting-pro.org helbide elektronikoaren edo 900 100 240 telefonoaren bidez.
  • Horrez gain, Consulting Pro zerbitzuaren Linkedin orrialdea sortu da berrikitan.

Azken mintegi honetan jorratutako gaiari edo zure enpresa-jarduerarekin lotutako beste edozein gairi buruzko kontsultarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Zer gai-mota lantzen dira saioetan?

Urtean 4 saio tematiko egiten dira martxoan, ekainean, urrian eta abenduan. Horietan, gure xede-taldearentzat interesgarriak diren gaiak jorratzen dira.

  • Adibidez, datuak babesteko egungo araudiaren aplikazioa edo autonomoen araubideko kotizazioaren

Gainera, iraupen luzeagoko beste ikastaro batzuk ere programatzen dira, enpresa txikien eta profesionalen gestio-gaitasunak hobetzeko:

  • Marketina eta sare sozialak, gestio fiskala, gestio ekonomikoa eta abar.
  • Gure webguneko Ekitaldien atalean jaso dezakezu horiei buruzko informazioa.

Azken berriak