PLAN INTEGRAL BAT JARRI DU ABIAN DONOSTIAKO UDALAK, DONOSTIAKO EKONOMIA SUSPERTZEKO

Krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) diseinatu du Donostiako UdalakDonostiako Sustapena baltzuaren bidez. Hainbat neurri biltzen ditu plan horrek, COVID-19k eraginiko krisiaren ondorioz Donostian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko. 2,6 milioi €-ko zenbatekoa du PREK proiektuak, eta arreta berezia jartzen du merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan, bai eta langabetuengan ere.

Aurrez ordaintzeko bonu sistema bat sortzea ere aurreikusten du, enpresek konfinamendua amaitzen denerako eskaintzak egin ahal izateko. Plana osatzeko, 2019an sortutako enpresentzako laguntza espezifikoak daude, langabetuei orientabideak eta prestakuntza ematekoak. Dirulaguntza ezberdinen kopuruak datozen egunetan jakinaraziko dira, eta datorren astelehenetik aurrera eskatu ahal izango dira Donostiako Sustapen Sozietatearen bitartez.

Azken berriak