PFEZren zatikako ordainketatik salbuestea Bizkaian

Jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoek ez dute 2020ko hirugarren hiruhilekoari dagokion PFEZaren ordainketa zatikatua autolikidatu eta ordaindu beharrik izango. Neurri horrek 35.000 langile autonomori egiten die mesede zuzenean eta salbuespen horri heltzeko ez dute inolako izapiderik egin behar, ezta Ogasunari jakinarazi ere. Zatikako ordainketa egitea erabakitzen duten zergadunek ohiko epeetan eta moduan ordaindu beharko dute.

PFEZren zatikako ordainketen salbuespena urteko lehen eta bigarren hiruhilekoetarako onartu zen, eta orain arte Ogasunean sartu gabeko 19 milioi euroko kostu fiskala eragin dute. Apirilean 18.000 zergadun inguruk saihestu zuten ordainketa, 10,6 milioi euro guztira, eta uztailean 15.000 pertsona inguruk, 8,4 milioi euroko munta guztira.

Azken berriak