PFEZren eta Sozietateen gaineko zergaren atxikipen-tasak, 2016an

Aurtengo ekitaldian, nominetan aplikagarriak diren atxikipen-tasei eustea erabaki dute euskal ogasunek.

Lanbide-jardueren errendimenduei dagokionez, % 15eko atxikipena izango dute 2016an ere. Jarduerari aurten ekingo dioten autonomoen kasuan, atxikipen tasa % 7koa izango da lanbide-jardueraren lehen hiru urteetan.

Hiri-lurreko higiezinen errentamenduari erreparatuta, atxikipena % 19ra jaitsi da 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera (2015-12-31ra arte % 19,50ekoa izan da). Nafarroan ere atxikipena % 19koa izango da.

Halaber, % 19ko atxikipena ezarriko zaie kapital higigarriaren etekinei, eskudirutako sariei eta ondorengo jarduera hauek jatorri duten etekinei: jabetza intelektuala eta industriala, laguntza teknikoa, ondasun higigarri, negozio edo meategien errentamendua, eta aurreko ondasun guztien azpierrentamendua. Nafarroan ehuneko bera aplikatuko da.

Atxikipen-tasa bera (%19koa) izango dute aurten inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen eta partaidetzen transmisiotik edo errenboltsotik datozen ondare-irabaziek, bai EAEko ogasunen aldetik eta baita Nafarroakotik ere.

Sozietateen gaineko zergari dagokionez, karga-tasa ez da aldatuko eta atxikipen-tasa orokorra % 19ra jaitsiko da (% 19,50ekoa zen lehen).

Nafarroan, 2016ko Sozietateen gaineko zergan enpresa handien tributazioa handitzea erabaki dute azkenean, % 25etik % 28ra, hain zuzen. Aitzitik, enpresa txiki eta ertainek eta mikroenpresek % 23ko eta % 19ko egungo tasei eutsiko diete, hurrenez hurren.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...