PFEZren eta Sozietate Zergaren atxikipen-tasa berriak Foru Lurraldeetan

Euskal Foru Aldundiek Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren atxikipen-tasa berriak arautu dituzte, Consulting PROren orrialde honetako berrien atalean iragarri genuen bezala. Tasa berriak lehenago finkatu zituen uztailaren 10eko9/2015 Errege Dekretuak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidez zergadunek jasaten duten zama gutxitzeko premiazko neurriei eta beste neurri ekonomiko batzuei buruzkoak.

Bizkaian, atxikipen-tasa berriak uztailaren 21eko128/2015 Foru Dekretuak onartu zituen (2015eko uztailaren 28ko BAO).

Gipuzkoan ere atxikipen-tasa eta konturako ordainketa berriek 2015eko uztailaren 12tik aurrera izango dute eragina, eta uztailaren 28ko73/2015 Foru Dekretuak ezarri zituen (2015eko uztailaren 30eko GAO).

Arabako Foru Aldundiak ere atxikipen-tasa berriak onartu zituen, araubide erkideko legediari egokitzeko helburuz, 41/2015 Foru Dekretuaren bidez (2015eko uztailaren 31ko ALHAO).

Jarraian, autonomoengan eragina duten aldaketak zehaztuko ditugu:

Jarduera profesionalen etekina.2015eko uztailaren 12tik aurrera, jarduera profesionalen etekinen gaineko atxikipenak % 19tik % 15era jaitsi dira.

Beraz, uztailaren 12a baino lehen egiten bada faktura, % 19ko atxikipenarekin egin behar da, eta data horren ostean egiten direnak % 15eko atxikipenarekin egin behar dira.

Era berean, jarduerari ekiten dioten autonomoentzat, atxikipen-tasa % 7koa izango da jardueraren lehen hiru urteetan (uztailaren 11ra arte, atxikipena % 9koa zen).

Hiri-lurreko ondasun higiezinen errentamendua (atxikipena egiten zaien bulego eta lokaletarako erabiltzen da).Irailaren 1etik aurrera, errentamenduen atxikipena % 19,50ekoa izango da (2015-08-31ra arte, % 20koa da), eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, % 19koa izango da.

Beste errenta batzuk.2015eko uztailaren 12tik aurrera, atxikipen-tasa % 20tik % 19,5era jaitsi da kapital higigarriaren etekinetarako, eskudirutako sarietarako eta ondorengo jarduera hauek jatorri duten etekinetarako: jabetza intelektuala eta industriala, laguntza teknikoa, ondasun higigarri, negozio edo meategien errentamendua, eta aurreko ondasun guztien azpierrentamendua.

Sozietateen gaineko Zerga.Karga-tasa ez da aldatu, baina bai atxikipen-tasa orokorra. Hain zuzen, 2015eko uztailaren 12tik aurrera % 19,50era jaitsi da (lehenago % 20koa zen), eta 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera % 19koa izango da.

Hona hemen 2015-2016 urteetarako atxikipen-tasa berrien laburpen-koadroa:

 

Kontzeptua

 

2015/07/11ra arte 2015-07-12tik aurrera 2016/01/01etik aurrera
 

Profesionalen atxikipenak

 

% 19

 

% 15

 

% 15

 

Jarduerari ekin dioten autonomoen atxikipenak, lehen hiru ekitaldietan

 

% 9

 

% 7

 

% 7

 

15.000 €-tik beherako etekinak dituzten profesionalen atxikipenak, zenbateko hori aurreko ekitalditan lortutako etekin ekonomikoen eta lanekoen  baturaren % 75 baino gehiago bada

 

% 15

 

% 15

 

% 15

 

Kapital higigarriaren etekinak

 

% 20

 

% 19,50

 

% 19

 

 

2015/08/31ra arte 2015-09-11tik aurrera 2016/01/01etik aurrera

 

 

Ondasun higiezinen  errentamenduak eta azpierrentamenduak

 

% 20

 

% 19,50

 

% 19,00

 

Akzioen eta inbertsio-fondoetako partaidetzen transmisiotik edo errenboltsotik datozen ondare-irabaziak

 

% 20

 

% 19,50

 

 

 

 

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...