Norberaren konturako langileek orain arte baino lau euro gehiago ordaindu beharko dituzte hilean autonomoetako kotizazioan

Duela gutxi onartutako Estatuko Aurrekontu Orokorrek igoera bat ekarri dute Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko hileko kuotan.

Hala, gutxieneko kotizazio-oinarria 919 eurotik 932 eurora igoko da, eta, ondorioz, hileko kuota 279 eurora helduko da, orain arte ordaindu ohi zutena baino ia lau euro gehiago hilean.

Estatuko Aurrekontu Orokorretatik 520 milioi ero bideratuko dira autonomoen baldintzak hobetzera. Tarifa lauaren hasierako laguntza handitzeaz gain, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko eta seme-alabak nahiz mendeko pertsonen zaintza errazteko izango da diru hori. Langile autonomoen baldintzak hobetzeko, hain zuzen.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...