Nola erabili Consulting Proren web berria

Duela aste batzuk aurreratu genizuenez, Consulting Pro zerbitzua gaurkotu egin da eta berritze horren barruan web-orria eguneratu dugu. Euskadiko eta Nafarroako enpresaburu autonomoentzako eta enpresa txikientzako informazio erabilgarria jasotzen du etengabe.

Artikulu honetan web-orriaren alderdi berri nagusiak azalduko dizkizuegu, eta baita baliabide horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko modua ere.

Zuzenean sar gaitezke orrira (https://consultingpro.laboralkutxa.com/eu/), edo bestela LABORAL KUTXAren orrialde nagusitik, menu nagusian NEGOZIOAK ETA PROFESIONALAK aukera hautatuta.

Pro1

Modu horretan, PRO bezeroentzako (profesionalak, autonomoak eta negozioak) atari berezian sartuko gara. Bertan gaudela, CONSULTING PRO atala hautatu eta web-orri berrira sartuko gara.

Pro2

Web berrian, doako aholkularitza-zerbitzuari buruzko azalpenez eta harremanetan jartzeko aukeraz gain, honako atal hauek daude eskura:

  • DIRULAGUNTZAK: bertan, enpresa txikientzako, profesionalentzako eta autonomoentzako ohiko laguntza-programei buruzko informazioa aurkituko duzu. Informazio horrek pizten duen interesa dela eta, orrialdearen behealdean zuzeneko esteka azaltzen da (KONTSULTATU GURE LAGUNTZA KATALOGOA).
  • EKITALDIAK: Pro kolektiboarentzat interesgarriak diren ekitaldien berri aurkituko duzu bertan, ikastaroak eta bestelakoak. Laboral Kutxak antolatutakoak nabarmenduko dira, eta horietan izena emateko aukera eskainiko da. Ildo horretan, antolatuz joango garen mintegietan eta hitzaldietan izena emateko sistema automatikoa jarriko da abian.
  • ARTIKULUAK: artikuluen atalean, enpresa-gestioaren hainbat alderdiri buruzko informazioa aurkituko duzu, lagungarri izango zaizuna zergetan, lan-kontuetan eta legedian gertatzen diren berriak ulertzeko, finantza-produktuen berri izateko edo negozioaren administrazio- eta merkataritza-gestioa hobetzeko.
  • ALBISTEAK: atal horretan gaurkotasuneko albiste interesgarriak argitaratuko dira, enpresa-jarduerarekin lotura dutenak.
  • TRESNAK: azkenik, atal horretan, eguneroko jardunean lagungarri izan daitezkeen tresnei eta informatika-aplikazioei buruzko aholkuak aurkituko dituzu, eta baita negozio-kudeaketaren hainbat alderdiri buruzko eskuliburuak eta azalpen-gidak ere.

Nola bilatu eduki zehatzak webaren barruan

Bilatzailea da webaren berritasun nagusia. Web-orrira bilduz doan informazio guztiaren artean interesatzen zaizkizun edukiak eta zure negozioaren araberakoak iragazteko aukera eskaintzen duen bilatzailea izango duzu eskura.

Bilaketa-iragazkia hasierako orrialdean duzu eskura. Erdialdean honako aukera hauek azaltzen dira: 1. ZU ZARA – 2. BEHAR DUZU – 3. KONTSULTA. Era berean, iragazkia erabil dezakezu ataletako bakoitzean (DIRULAGUNTZAK, EKITALDIAK, ARTIKULUAK, ALBISTEAK, TRESNAK).

Pro3

NI NAIZ kategoriaren barruan, nahi baduzu, edukiak iragaz ditzakezu autonomoa, saltokia edo enpresa txikia (ETEa) aukera hautatuta.

NAHI DUT kategorian, hainbat gairekin lotutako edukiak bila ditzakezu: GEHIAGO SALTZEA, FINANTZAKETA, LEHIAKORTASUNA HANDITZEA, IZAPIDEAK ETA GESTIOAK, etab.

BEHAR DUT irizpidea erabiliz, honako hauekin lotutako edukiak aukera ditzakezu: ZERGAK, LAN ARLOA, LEGEAK ETA SOZIETATEAK eta DIRULAGUNTZAK ETA FINANTZAKETA.

Azkenik, ESPARRUAK kategoriaren bidez, edukiak lurraldearen (ARABA, BIZKAIA, GIPUZKOA edo NAFARROA) arabera iragaz ditzakezu.

Nahi dituzun kategoriak hautatuta (klikatu eta markatuta azalduko dira), zure bilaketari dagozkion edukiak agertuko dira. Adibidez, DIRULAGUNTZAK atalean sartutakoan, NI NAIZ kategorian AUTONOMOA, BEHAR DUT kategorian DIRULAGUNTZAK ETA FINANTZAKETA eta ESPARRUAK kategorian BIZKAIA aukeratzen baditut, honako eduki hau azalduko da:

Pro4

Nola egin kontsulta

Negozioaren edo enpresaren gestioarekin lotutako hainbat alderdiren inguruan galderak egiteko eta doako aholkularitza jasotzeko aukera da, hain zuzen, Consulting Proren ekarpen nagusia.

Horretarako, hasierako orrialdean, HARREMANETARAKO atalaren bidez hasierako galdera egiteko aukera izango duzu.

Pro5

Erosotasunagatik edo arreta-ordutegia medio kontsulta telematikoki egin nahi izanez gero, ONLINE KONTSULTA klikatuta, horretarako harreman-inprimakia zabalduko da.

Pro6

Inprimaki bera eskura izango duzu orrialdeko edukietan nabigatzen ari zarela EGIZU ZURE KONTSULTA ikonoan klikatzen baduzu.

Pro7

Consulting Pro egiten dugunon aldetik, gure web berria erabilgarria eta zure enpresa-jardueraren egunerokoan lagungarria izango zaizula espero dugu.

Azken berriak