NAFARROAKO KONTSUMITZAILE ETA ERABILTZAILEEK BITARTEKO ELEKTRONIKOEN BIDEZ EGIN AHAL IZANGO DITUZTE ERREKLAMAZIOAK

Horretarako, enpresaburuek posta-helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa eskura jarri behar dizkiete kontsumitzaile eta erabiltzaileei, kexa eta erreklamazioak egiteko edo eskaini edo kontratatutako ondasun edo zerbitzuei buruzko informazioa eskatzeko. Horrez gain, enpresaburuek euren legezko helbidearen berri eman behar dute, korrespondentziarako ohiko helbidearekin bat ez badator.

Erantzunari dagokionez, enpresaburuek lehenbailehen erantzun beharko diete erreklamazioei, eta, betiere, erreklamazioa aurkezten denetik hilabeteko epean gehienez.

Nafarroako Gobernuak kontsumoari buruzko foru-dekretu bat onartu du. Horren arabera, kontsumitzaile eta erabiltzaileek euskarri fisikoak edo bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte euren erreklamazioak aurkezteko. Orain arte, eskabide horiek erreklamazio-orrien bidez soilik egin zitezkeen.

Dekretu berriak indarrik gabe utzi du 69/1998 Dekretua, kontsumitzaile eta erabiltzaileen erreklamazio-orria arautzen zuena, Europako eta Estatuko ordenamendura egokitzeko. Hain zuzen, urte batzuk geroago, kontsumoaren alorreko auzien ebazpen alternatiboari buruzko 2012/11/EB Zuzentaraua argitaratu zen, eta hori Espainiako ordenamendu juridikora eraman zuen 7/2017 Legeak.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...