Nafarroako Gobernuak azaroaren 18ra arte luzatu du autonomoentzako eta enpresentzako COVID lineako laguntzak eskatzeko epea

Hartzaileen kopurua handitzeko asmoz, laguntza hauen xedea ez da izanen zorrak kitatzea eta ordainketak egitea soilik; izan ere, autonomoen eta enpresen kontabilitate-galerak konpentsatzeko ere izanen dira. Galera horiek izan beharko dira diruz lagungarri den aldikoak, alegia, 2020ko martxoaren 1etik 2021eko irailaren 30era artekoak.

Gainera, laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira, 2019an emaitza garbi negatiboak izan arren, 2018an emaitza horiek positiboak izaten zituzten pertsonak eta erakundeak, horrek erakusten baitu onuradunek beren jarduera eta enplegua atxikitzen ahalko dituztela laguntzen bidez. 2019an alta eman zaien edo sortu diren enpresek ere izanen dituzte laguntza hauek, arrazoi berberengatik.

Informazio gehiago

   

Azken berriak

ADI IRUZURRARI

Honelako SMS bat jaso baduzu, edo honelako mezu elektroniko bat, EZ EGIN KASURIK, IRUZUR-SAIAKERA BAT DA Estekan sartu bazara eta...