Merkataritzako ekintzailetzari laguntzeko plan berriak 1.000.000 euro bideratu ditu autonomoen eta enpresen ekintzailetza komertziala bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza komertziala bultzatzeko programa berri bat onetsi du Gobernu Kontseiluan, bi milioi eta berrehun mila euroko aurrekontuarekin. Aurrekontu horretatik 1.800.000 euro enpresa-ekintzailetzako ekintzetara bideratuko dira, eta 900.000 euro merkataritzaren alorrean euskal udalek sustatutako proiektuei fondoak emateko izango dira.

Ekintzailetza komertziala bultzatzea da sortu berri den programa honen helburua, jarduerari lehenbiziko aldiz ekiten dionarentzat zein bere negozio-lerroak zabaltzen dituenarentzat. Udaletako jarduera-proiektuak ere sartzen dira programan, berritzea eta bereiztea helburu hartuta, hiri-inguruneetan ezartzeko eta kokatzeko estrategiak garatzen dituztenak, EAEko hiriguneetan ez ezik inguruetan ere (auzo berriak, zahartuak, degradatuak…).

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak ondokoak dira: autonomo diren pertsonen eta merkataritzaren arloko enpresen kasuan, enpresa komertzial berrien gastuak eta inbertsioak edo orain daudenak handitzeari dagozkiona. Merkataritzako enpresentzat eta autonomo diren pertsonentzat, onetsitako proiektuaren % 70a izango da, 20.000 euroko mugarekin.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....