Merkataritza eta turismoaren sektoreak laguntzak eskuratuko ditu COVID-19ko alertan ixtearen ondorioak arintzeko

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila gaur bildu da 2 bideo-konferentziatan turismo eta merkataritzaren sektoreko ordezkariekin, COVID-19ko Ezohiko Laguntzen Programa

Eusko Jaurlaritzaren 30 milioiko funtsa turismo, merkataritza eta ostalaritzara bideratuko da batez ere, Agindu honetako 15 milioien bidez; Lanbideren bidez, beste 15 milioi baliatuko dira, eta horien erdia baino gehiago sektore horiei dagozkie.

Laguntza hauek jada ezarri direnen osagarriak diren laguntzen estrategia batean kokatzen dira, eta asmoa da jardunak bi epetan egitea: erresistentzia eta ekonomiaren susperraldia.

Sailburuak azaldu du bere Sailak beharrezkotzat jotzen duela zuzeneko diru-laguntzen lerro bat ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko turismo- eta merkataritza-sektoreei bizirauten laguntzeko, pandemia zabaltzetik sortutako berehalako ondorioetarako. Asmoa da babesa eta eragin hori albait gehien txikitzeko laguntza ematea eta, osasun-alarma bukatutakoan, jarduera lehenbailehen berriz bizkortzea.

Sailaren Plan hau laguntza osagarriko estrategia batean kokatzen da, eta bere jardunak bi epetan banatzeko asmoa du.

  • Lehen epe honetan, bilatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko turismo eta merkataritzaren sektoreko balio-katea osatzen eta jarduera eten duten pertsona fisiko eta juridikoen erresistentzia laguntza ekonomikoz hornitzea. Horregatik, ezohiko laguntzen Programa hau jarduera nagusitzat turismoa edo merkataritza duten autonomoei eta mikroenpresa eta enpresa txikiei zuzentzen zaie, pentsatzen baitugu tamaina handiagoko erakundeek gaitasun handiagoa dutela bestelako laguntzak eskuratzeko.
  • Ondoren, bilatzen da ekonomia eta turismo eta merkataritzaren jarduera bizkortzeko akonpainamendua ematea, sektorea ekonomiaz zein instituzionalki bultzatuz (kontsumo-bonuen, laguntza espezifikoen egokitzapenen, kanpainen eta abarren bitartez).

Erakunde onuradunak

Turismoan, negozio-bolumenaren aldetik, turismoa jarduera nagusitzat duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta haien jarduera osasun-alarmaren aldian guztiz etenda geratu bada. 

  • Turismo-alojamenduko establezimenduak.
  • Jatetxe-enpresak.
  • Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Turismo-gidariak.

Merkataritzan, Ezohiko Agindu honetan zehaztutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte jarduera nagusitzat (negozio-bolumenari erreparatuztxikizkako merkataritza duten autonomoek, mikroenpresek eta txikizkako enpresa txikiek.

Diruz lagunduko diren kontzeptuak

Funtzionamenduko eta ohiko gastuak, salbu eta langile-gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak):

  • Jarduera egiten den establezimendua erosi izanari aurre egiteko hipoteka-maileguen kuotei edo establezimenduaren alokairuko ordainagiriei dagozkien ordainketak (amortizazioa + interesak), amaitutako hurrenez hurreneko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31 arte.
  • Osasun alarma-egoera indarrean jarri aurretik erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua, edo itzuli edo birnegoziatu (merkataritzan) ezin izan diren sasoiko produktuen izakinak finantzatzearen gastua.
  • Osasun alarma-egoeragatik jarduera ixtean sortutako ohiko gastuak, adibidez: hornidurak, kanpoko zerbitzuen kontsumoak edo ordainketa; COVID-19aren eraginari lotutako askotariko laguntzen gaineko aholkularitza- eta kudeaketa-gastuak; tokiko, eskualdeko, lurraldeko edo EAEko ostalaritza, merkataritza eta turismoaren arloko elkarteetako kidetzaren kostuak, alarma-egoera indarrean jarri zen unetik gehienez ere 6 hilabeteko aldirako.
  • Alarma-egoera indarrean jarri aurreko bost urtean egindako inbertsioen epeei dagozkien ordainketak, edo inbertsio horiek finantzatzeko hurrenez hurreneko hiru hilabeteren kuotei dagozkienak (amortizazioa + interesak).

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....