MEC2022 programak 3.350.000 euro bideratzen ditu merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzetarako

Interesdunek 2022ko maiatzaren 17tik irailaren 30era edo kreditua agortu arte aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, eta behar den publizitatea emango zaie.

Merkataritza-establezimenduak Modernizatzeko Laguntza Programaren (MEC2022) helburua Euskadiko merkataritza-establezimenduen eta zenbait zerbitzuren modernizazioa sustatzea da, berrikuntzaren, kudeaketa-tresnen, azpiegituren eta merkataritza-ekipamenduen hobekuntzaren bidez, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko bide gisa. Aurten, 3.350.00 euro bideratuko dira helburu horiek lortzeko bi laguntza-lerrotara.

Programa autonomoei, mikroenpresei eta txikizkako merkataritzako eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetako enpresa txikiei zuzenduta dago, baldin eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduetan edo zerbitzuetan egiten badute.

Laguntza-programa honen xedea da, 1. lerroan, merkataritza-establezimenduaren azpiegitura eta ekipamendua berritzea, eta 2. lerroan, berriz, saltokietan teknologia berriak eta berrikuntza sartzea. Aurreko deialdiari dagokionez, COVID19ren aurrean babesteko inbertsioetarako lerroa ezabatu da.

Laguntzak inbertsioak finantzatzeko izango dira. Gehienez 9.000 euro emango dira enpresa eta urte bakoitzeko, eta gehienez ere diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 30. Ehuneko hori aurreko ekitaldiko % 25etik handitu da.

Eskaerak baloratzeko, ehunekoak handitzeko elementuak gehitu dira:

  • Merkabiden, Retaileko Euskal Eskolan edo Eus-commercen parte hartzea.
  • Emakumearen enplegu-egonkortasuna:
  • Berdintasun-plana edo kontziliazio-plana
  • Kontsumobide arbitrajeari atxikitzea.
  • Merkataritzako zonako edo gremioko elkartearekin lotura.
  • Berriz Enpresan parte hartzea (eskualdaketaren antzinatasunik gabe).
  • Establezimenduaren antzinatasuna 10 urtetik gorakoa izatea.
  • Euskarazko arreta.

Informazio gehiago

       

Azken berriak