Maiatzaren 6an hasi da epea lan egiteko zailtasunak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko Lanberri laguntzak eskatzeko

Programaren helburu nagusia pertsona hauen enplegagarritasuna sustatzea da: 45 urtetik gorako pertsonak, iraupen luzeko langabezian edo gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenak edo gutxienez % 33ko desgaitasuna dutenak.

Laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko Lanberri programako diru-laguntzak lortu nahi dituzten enpresek eta erakundeek maiatzaren 6tik aurrera aurkeztu ahal izan dituzte beren eskabideak.

kontrataziorako laguntzenean, onuradunak enpresak, elkarteak, fundazioak eta irabazi-asmorik gabeko beste erakunde batzuk izango dira, baldin eta gutxienez 6 hilabeteko kontratuak egiten badizkiete laneratzeko zailtasunak dituzten eta langabezian dauden pertsonei, eta plantilan 250 pertsona baino gutxiago badituzte. Enpresa bakoitzak 70.000 euro jaso ahal izango ditu, gehienez, Lanberri diru-laguntzei buruzko dekretuaren bidez.

Ibilbideen eta gaitasunen arloko prestakuntzaren kasuan, erakundeek maiatzaren 6tik 31ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak; kontrataziorako laguntzen kasuan, berriz, maiatzaren 6tik irailaren 13ra arteko epea izango dute enpresek.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...