Lurraldeko 11 saltokiri espedientea ireki die Gipuzkoako Ogasunak, fakturarik ez emateagatik

Gipuzkoako foru Ogasunak espedientea ireki die lurraldeko 11 saltokiri, fakturak ez emateagatik. Ikuskaritza kanpaina intentsiboa egin du foru erakundeak azaroaren 26, 27 eta 28an, eta horren emaitza da espediente irekiera. Guztira, fakturak ematen direla egiaztatzeko 113 ekintza burutu dira eta, honenbestez, ikuskatutako saltokien %10i ireki zaio espedientea.

Faktura erregistratzen ez dela, ateratzen ez dela edota bezeroari ematen ez zaion kasuetan jartzen da martxan zehapen prozesua eta, araudiaren arabera, isuna 1.000 eurokoa da operazioa irregular bakoitzeko.

Kanpainaren balorazioa positiboa da, faktura emateko bete beharrari buruzko kontzientziazioa hazi egin dela hauteman baita. Ekintza hau Gipuzkoako foru Ogasunak zerga iruzurrari aurreko egiteko duen estrategiaren testuinguruan kokatzen, departamentu honen helburu estrategikoetakoa. Ikuskaritza zerbitzuak urte osoan zehar egiten ditu mota honetako kontrol jarduerak. Horrela, datozen hilabeteetan ere egingo dira fakturak erregistratu, egin eta bezeroari ematen zaizkiola ziurtatzeko egiaztapen ekimenak Gipuzkoako saltokietan.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....