Faktura mota berriak: fakturazio arauetan aldaketak

2013ko urtarrilaren 1ean, fakturazio-araudi berria (1619/2012 Errege Dekretua, azaroaren 30ekoa) hasi zen indarrean. Haren berritasunik handienak tiketak desagertzea eta bi faktura mota gehitzea dira: faktura osoa edo ohikoa eta faktura sinplifikatua.

Araudi horren helburu nagusia Europar Batasunean fakturazio-sistema bateratua ezartzea da, 2012/45/EB Erkidegoaren Zuzentarauan adierazitako printzipioen arabera.

Faktura sinplifikatuak tiketen ordez erabiliko dira.

Faktura sinplifikatu berriak faktura osoak edo ohikoak baino eduki gutxiago izango du, baina tiketek baino gehiago.

FACTURA_SIMPLIFICADA

Faktura-mota hori kasu hauetan egin ahal izango da:

  • Zenbatekoa 400 €-tik beherakoa denean, BEZa barne.
  • Zenbatekoa 3.000 €-tik beherakoa denean, BEZa barne, betiere, fakturen ordez tiketak egitea baimenduta zegoen kasuetan (esate baterako: txikizkako salmentetan; jatetxe, taberna eta kafetegiek emandako ostalaritza- eta sukaldaritza-zerbitzuen kasuan; anbulantzia-zerbitzuen kasuan; kontsumitzailearen etxeko salmenten edo zerbitzuen kasuan, telefono-zerbitzuen kasuan, ile-apainketen zerbitzuen kasuan; bidesari-autobideen erabileran; eta Ogasun Zuzendaritza Nagusiak baimentzen dituen kasu guztietan).
  • Zuzenketa-faktura bat egin behar denean.

Araudiaren arabera, faktura-mota hori ezin izango da eragiketa hauetan egin: erkidegoaren barruko ondasun-entrega salbuetsietan, urrutiko salmentetan, zerga berezien peko ondareen entregetan eta subjektu pasiboaren inbertsio-kasuetan.

Faktura sinplifikatuak izan beharreko edukia

a) Zenbakia eta, dagokionean, seriea.

b) Bidalketa-data. Dokumentatzen diren eragiketak egin direneko data edo, dagokionean, ordainketa aurreratua egin deneko data, baldin eta fakturaren bidalketa-dataren berdina ez bada.

c) Igorlearen izen-abizenak edo sozietatearen izena eta IFZ.

d) Emandako ondasunak edo zerbitzuak.

e) Ezarritako zerga-tasa. “BEZa barne” adierazpena gehitzeko aukera dago (beste zerga bat ezartzen denean, eragiketa bakoitzari dagokion zerga-oinarria zehaztu behar da).

f) Guztira ordaindu beharrekoa.

Faktura horiek BEZa kentzeko balio dezaten, fakturaren igorleak hartzailearen IFZ eta helbidea ere sartu behar ditu fakturan.

Faktura sinplifikatuen eredua eta berriak:

Ticket y factura simplificada

Tiketari gutxieneko edukia eskatzen zitzaion. Faktura sinplifikatuak [1], ostera, honako informazio osagarria erabili behar du:

  • Identifikatzea eskainitako ondasunak edota zerbitzuak: Zenbait dendatako tiketetan bazetorren informazio hau, nahiz eta beharrezkoa ez izan. Arau honen indarraldiaz geroztik, aldiz, informazio hau txertatzea derrigorrezkoa izango da.[2]
  • Faktura berean Balio Erantsiaren gaineko Zergaren tasa desberdinak agertzen direnean, bananduta zehaztu beharko dira eta, gainera, eragiketa bakoitzari dagokion oinarri ezargarria jarri beharko zaio. Gehitutako atal hau garrantzitsua da, BEZ mota desberdinez kargatuta dauden produktuak saltzen dituzten dendetan eragin handia izango baitu. Nahitaez egin beharko dute xehekapen hau. [3]

Aldaketa interesgarriak ohiko fakturekiko:

Ohiko fakturei dagokienez, ez dago berritasun handirik. Besteak beste, alderdi hauek adieraz daitezke:

  • Hartzailearen helbidea idatzi beharra, hartzailea pertsona fisiko enpresaria edo profesionala ez bada.
  • BEZik gabeko eragiketetan, zergatik salbuetsitako eragiketari dagokion araudiaren erreferentzia edo aipamena adierazi behar da.
  • Zergapean ez dauden eragiketen kasuan, ez da adierazi behar eragiketa ez dagoela zergaren pean. Gainera, fakturaren kopia bat dela aipatu beharra desagertzen da.
  • Zuzenketa-fakturen kasuan, zuzenketa-agiria dela adierazi beharra desagertzen da, bai eta zuzenketaren kausa adierazi beharra ere.

Fakturak igortzeko epe berriak.

Oro har, eragiketa egiten denean igorri behar dira fakturak. Hartzailea enpresari profesionala bada, eta eragiketan halakotzat jarduten badu, eragiketaren sortzapena eta hurrengo hilabetearen 16a baino lehen igorri behar da faktura.

Aurreko lege-erregimenean, zergaren sortzapena egin eta hilabeteko epean igorri behar zen faktura, eta edonola ere, zergaren likidazio-aldia eta hurrengo hilabetearen 16a baino lehen.

Faktura elektronikoaren bultzada berria.

Fakturazio-araudi berriak faktura elektronikoa eta paperezko faktura berdintzen ditu. Formatu elektronikoan eta hartzailearen aurretiko baimenarekin bidali eta jaso den faktura hartzen da faktura elektronikotzat (adibidez, posta elektronikoz bidalitako PDF dokumentua).

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...