Laneko arriskuen prebentziorako legeak ba al du eraginik autonomoengan?

Langile autonomoek maiz egin ohi duten galdera bat da: Autonomoek laneko arriskuen prebentziorako legeak barne hartzen dituen xedapenak bete behar dituzte ala ez?

Esparru horretan, 1995eko azaroaren 8ko 31/1995 Legea eta prebentzio-zerbitzuei buruzko urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretua dira erreferentziazko arauak.

Orain planteatzen den gaiari erantzuteko, langile autonomoek laneko arriskuen prebentzio arloan dituzten betebeharrak aldatu egiten direla esan behar da,horiek beren ardurapean langileak dituzten ala ez kontuan hartuta.

Langile autonomoak bakarrik lan egiten badu, hau da, beste langile batzuekin elkartu gabe edo bere kargurako langilerik gabe lan egiten badu (langile autonomoa taxilaria, iturgina edo denda bateko jabea eta arduraduna denean, adibidez), hari ez zaio laneko arriskuen prebentziorako legea aplikatuko.

Erantzuna aldatu egiten da langile autonomoak bere ardurapeko langileak dituenean edo, bere konturako langilerik ez izan arren, lantoki batean beste langile edo enpresa batzuekin batera lan egiten duenean.

Hurrengo ataletan, azken bi egoera horiei erantzuten saiatuko gara.

Bere konturako langileak dituen langile autonomoa

Lehenengoaren kasuan, eta enpresaren tamaina edo negozioaren forma juridikoa dena dela, autonomoak bere zerbitzura dituen langileen segurtasuna eta osasuna bermatu behar ditu lanarekin zerikusia duten alderdi guztietan (laneko arriskuak), eta, beraz, laneko arriskuen prebentziorako legea aplikatu behar du.

Hipotesi horretan, langile autonomoak honako betebehar hauek izango ditu:

  • Laneko arriskuen prebentzioa negozioaren gestioan txertatu, eta beraz, dagokion Prebentzio Plana prestatu beharko du.
  • Arriskuak ebaluatu eta prebentziorako neurri egokiak planifikatu beharko ditu.
  • Langileei beren arriskuen eta horiek murriztu edo ezabatzeko hartu diren prebentziorako neurrien berri eman behar zaie.
  • Era berean, langileen kontsulta eta partaidetza bermatu beharko dira.
  • Langileak prestatu beharko ditu.
  • Protokolo bat prestatu beharko dularrialdi-kasuetan edo berehalako arriskuen eta arrisku larrien kasuetan jarduteko.

Bere ardurapean langilerik ez duen baina bere jarduera beste enpresa bateko langileekin batera garatzen duen langile autonomoa

Bigarren hipotesi horretan, laneko arriskuen prebentziorako legeak 24. artikuluan zehazten dituen enpresa-jardueretarako koordinazio-baldintzak bete behar dira, baita 171/2004 Errege Dekretuak enpresa-jarduerak koordinatzeari buruzjasotzendituen baldintzak ere.

Zentzu horretan, honako hau dio langile autonomoaren estatutuko 8.3. artikuluak: “langile autonomoek eta beste enpresa bateko edo batzuetako langileek beren jarduerak lantoki berean garatzen dituztenean…, horiek guztiek laneko arriskuen prebentzioaren arloko lankidetza-, informazio- eta prestakuntza-eginbeharrak bete beharko dituzte”.

Horretarako, langile autonomoak garatuko duen jarduerarekin lotutako arriskuen berri eman beharko da, eta, era berean, lantokian dauden gainerako enpresen edo kontratatu duen enpresaren jarduerak eragindako arriskuei buruzko informazioa jaso.

Horrez gain, larrialdi-egoeretan hartu beharreko neurriei buruzko informazioa partekatu beharko dute. Horrenbestez, langile autonomoak arriskuen ebaluazioaeta larrialdietarako plana izan beharko ditu, gutxienez, azken kasu horretan.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...