Lanbideren laguntza-deialdi berria, autonomo eta enpresaburu indibidualentzako

[ACTUALIZACIÓN 16.04.2020: Abierto el plazo de solicitudes]

[ACTUALIZACIÓN 08.04.2020: Publicada en la web de Lanbide la información básica de la ayuda]

Laguntza honen araudia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2020ko apirilaren 15ean argitaratuko da. Eskabideak 2020ko apirilaren 16tik aurrera aurkeztuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren akordioa aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluaren aurrean. Akordioak ezohiko laguntza berri baten deialdia onartu du. Laguntza horien jomuga COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko xedearekin ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten duten norberaren konturako langileak edo langile autonomoak dira.

Honela, 3 milioi euroko zuzkidura duten laguntza hauek emateko prozedura eta bete beharreko baldintzak arautu dira.

Aurreikusitako diru-laguntzak enpresaburu eta profesional indibidualek eta sozietate zibiletako eta ondasun-erkidegoetako bazkideek eskatu ahal izango dituzte, beti ere ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • EAEn erroldatuta egotea eta izatezko etxebizitza bertan izatea ere.
  • Enpresaren egoitza soziala eta fiskala eta enpresa-jarduera Euskadin izatea. Lantokiak egoitza horretan egon behar du ere.
  • Negozio-areto baten maizter izatea, beti ere areto hori eskatzailearen etxebizitzaren parte ez bada edo aretoa beste enpresa batekin partekatzen ez bada; bigarren mailako odolkidetasun-harremanik edo afinitate-harremanik ez badago aretoaren alokatzailearekin; eta alokatzaile gisa jarduten den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo kide ez bada eskatzailea.
  • Arduraldi esklusiboa izatea etenda geratu den jardueran.
Eskariak eredu ofiziala erabiliz aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoaren bitartez. Horretarako, http://www.lanbide.euskadi.eus webgunera sartu eta Lanbideko webguneko (www.lanbide.euskadi.eus) egoitza horretara eramango duen sarbide-lotura bat egongo da.

Eskariarekin batera ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da:

  • COVID-19ak sortu duen osasun-krisia kudeatzeko ezarri den alarma-egoeraren ondorioz beren jarduera eten behar izan dutenei ematen zaien ezohiko prestazioaren onarpen-ebazpena.
  • Negozio-aretoaren alokatze-kontratua.
  • Ondasun-Erkidegoaren edo Sozietate Zibilaren eraketaren egiaztagiria.

Laguntzak deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita eskatu ahal izango dira.

Eskariak jasotze-hurrenkeraren arabera aztertuko dira eta deialdian jasotako baldintzak betetzen dituzten guztiak hurrenkera berdin horretan onartuko dira ere, funtsak agortzen diren arte.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....