Lanbidek laguntza-programa bat abiarazi du mikroenpresa eta autonomoentzat

Trantsizio ekologikoan edo digitalean inbertsioak egin dituzten mikroenpresek edo autonomoek laguntza bat izango dute enpleguari eusteko. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 5.000 eurorekin laguntzen ditu mikroenpresek trantsizio ekologikoan edo digitalean gutxienez 600 euroko inbertsioak egiteko.

Eskabidea aurkezteko epea datorren otsailaren 14an irekiko da eta 2023ko maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik. Aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira laguntza honetarako eskabideak, eta hurrenkera horretan emango zaizkie dirulaguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte.

Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da, eta otsailaren 14tik aurrera eskatu ahal izango da.
Trantsizio ekologikoaren edo digitalaren arloan gutxienez 600 euroko inbertsioak egin dituzten enpresentzat.

10 langile baino gutxiagoko autonomoek eta mikroenpresek eskatu ahal izango dute laguntza, baldin eta EAEn gutxienez lantoki bat badute eta haien negozio-bolumena bi milioi eurotik gorakoa ez bada.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen bi lerroen helburua enplegua mantentzea da; hau da, dirulaguntza eskatzeko unean enpresa onuradunek kontratatuta zituzten inoren konturako langile kopuruari eustea, sei hilabetez, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera.
Beren konturako langileen kasuan, soldatapeko langilerik ez badute, eta kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, aldi horretan langile autonomoaren edo bazkide-langileen edo lan-bazki-deen izaera mantendu beharko dute, hurrenez hurren, bai eta jarduera bera ere.
Ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek aldi horretan zehar bertan lan egiten duten bazkideen egoerari eutsi beharko diote, eta, hala badagokio, kontratatuta dauden inoren konturako langileen enpleguari ere.

Laguntzak eskatzeko inbertsioak 2021eko urtarrilaren 1etik eskabidea aurkezten den egunera bitartean egin beharko dira. Inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa, diruz lagun daitezkeen bi lerroetako edozeinetan, 600 eurokoa da, BEZik gabe. Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da mikroenpresa edo autonomo enpresari indibidual onuradun bakoitzeko. Onuradunek behin bakarrik jaso ahal izango dute diru-laguntza, programaren bi inbertsio-lerroetako batengatik.

Trantsizio digitalerako onartutako inbertsioak

Beste laguntza-lerroa trantsizio digitalari dagokio. Inbertsioa, kasu honetan, honako hauetan egin behar izan da: ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea, hari gabeko konektagarritasuna, merkaturatze-sistemak abian jartzeko edo hobetzeko digitalizazioan, garapenean eta ezarpenean aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.

Trantsizio ekologikorako onartutako inbertsioak

Trantsizio ekologikorako inbertsioen kasuan, energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak baino ez dira egingo. Energia ez-kutsatzaileak eta berriztagarriak instalatzea, energia aldetik eraginkorra den ekipamendua, klimatizazio-ekipo eraginkorrak, ingurumen-ziurtagiriak, ibilgailu elektrikoak edo hibrido entxufagarriak, ekonomia zirkularreko soluzioak edo biodibertsitatea leheneratzeko proiektuen ezarpena barne hartzen ditu.

Informazio gehiago

     

Azken berriak