Lanbidek 1,4 milioiko diru laguntza iraupen luzeko langabeen enplegua sustatzeko

Onartutako deialdiak xede du 30 urtetik gorako iraupen luzeko langabetuak kontratatzea.

Orotara, 1,4 milioi euroko zuzkidura du. Lan-kontratuak mugagabea edo aldi baterakoa izan behar du; gutxienez, 6 hilabetekoa; eta lanaldi osoko edo partzialekoa (gutxienez, % 70ekoa). Hainbat kasutan laguntzen zenbatekoa handitu egingo da: kontratatutakoak 45 urte edo gehiago baditu; emakumea bada; edo 2021ean ala 2022an LANBIDEn kontratatzeko konpromisoa duen prestakuntza-ekintza bat amaitu badu.

Iaz, 40 gizon kontratatu zituzten (% 47 ziren 45 urtetik gorakoak), eta 30 emakume (% 46k adin hori gainditzen zuten). Orotara, 586.600 euroko diru-laguntzak eman ziren. Aurtengo aurrekontu-zuzkidurarekin, berriz, espero da 195 pertsona kontratatzea.

Informazio gehiago

     

Azken berriak