Lanbide arteko gutxieneko soldata, IPREM etainteresak 2016an

Urtero bezala, Aurrekontu Orokorren Legea argitaratu da (48/2015 Legea, urriaren 29koa, 2015eko urriaren 30ekoBOEren 260 zenbakia). Haren 32. xedapen gehigarriak zergen eta dirulaguntzen ordainketan berandutzeagatiko legezko interes-tasakjasotzen ditu.

  1. 1. Diruaren legezko interesa:% 3koa izango da, 2016ko abenduaren 31ra arte.
  2. 2. Tributuen Lege Orokorreko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 26.6 artikuluak jasotzen duen berandutze-interesa:% 3,75ekoa izango da.
  3. 3. Dirulaguntzen Lege Orokorreko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 38.2 artikuluak jasotzen duen berandutze-interesa:% 3,75ekoa izango da.

Gainera, 2016ko eragin anitzeko errenta-adierazle publikoa (IPREM) ere zehazten du. Horrek aurtengo ekitaldiko zenbatekoei eutsiko die:

  1. a) Eguneko:17,75 euro.
  2. b) Hileko:532,51 euro.
  3. c) Urteko:6.390,13 euro.

Eragin anitzeko errenta-adierazle publikoa (IPREM)

Lanbide arteko gutxieneko soldataren ordez erreferentziatzat IPREM hartzen den kasuetan, ekainaren 25eko 3/2004 Errege lege-dekretuaren arabera, IPREM indizearen urteko zenbatekoa 7.455,14 eurokoa izango da –urte osoko lanbide arteko gutxieneko soldatari buruzko arauen kasuan–, betiere aparteko ordainsariak ez badira espresuki kanpoan uzten; kasu horretan zenbatekoa 6.390,13 eurokoa izango da.

Honako esteka honen bidez eskura duzu 2016ko Aurrekontu Orokorren Legearen behin betiko testua https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2015-11644

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...