Laguntza berriak Nafarroan web-orriak sortzeko eta aplikazio informatiko berritzaileak garatzeko

Nafarroako enpresek dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte datorren ekainaren 21era arte, IKTak txertatzeko eta aplikazio informatiko berritzaileak garatzeko.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean (97. zk., maiatzaren 21ekoa) argitaratutako deialdiak 500.000 euroko dirulaguntzak aurreikusten ditu. Horietatik 370.000 euro ETE eta mikroenpresentzat dira, webguneak sortzeko, webgune zaharkituak berritzeko eta merkataritza elektronikoko aplikazioak txertatzeko. Beste 130.000 euro enpresa eta entitateen lankidetza-proiektuetarako dira, aplikazio berritzaileak garatzeko.

Dirulaguntza horiek % 100 handiagoak dira iaz helburu horretarako emandakoak baino, eta % 50 Lurralde Garapenerako Europako Funtsak kofinantzatzen du.

Nafarroako enpresen presentzia digitala eta merkataritza elektronikorako aukerak hobetzeaz gain, dirulaguntza hauen bidez Nafarroan web-orriak eta aplikazioak garatzen diharduten enpresei ere lagunduko zaie.

Webguneak sortzeko laguntzen kasuan, dirulaguntzaren ehunekoa % 40 eta % 60 bitartekoa izango da, webgunearen ezaugarrien eta erabileraren arabera. Gehienez 3.600 euro emango zaizkie enpresei. Aplikazio berritzaileak garatzeko dirulaguntzei dagokienez, helburua enpresen lehiakortasuna bultzatzea da, merkatuan eskuragarri ez dauden aplikazioen bidez. Horien zenbatekoa gastuaren % 20 eta % 70 bitartekoa izango da, aplikazioaren garapena kontratatzen duen erakunde motaren eta programa garatzen duen enpresaren arabera. Gehienez 21.000 euro emango zaizkie.

Eskaerak bitarteko telematikoen bidez aurkeztu behar dira, hain zuzen Nafarroako Gobernuak Interneten duen www. navarra.es atariko inprimaki elektronikoaren bidez.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...