Kotizazioaren murrizketa kontratu mugagabe berrientzat

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatze aldera, kontratu mugagabe berrietarako tarifa murriztua iragarri du Gobernuak. Tarifa murrizketak ez du inongo eraginik izango langilearen laguntza-eskubideak sortzeko orduan.

Horrenbestez, kontratu mugagabe berrietan langile baten soldataren lehen 500 euroengatik enpresek ez dute kotizatu beharko. Neurri horrek kontingentzia arruntengatiko 100 euroko tarifa laua ordezkatuko du.

Gizarte-kotizazioek eragindako lan-kostua progresiboki jaistea ekarriko du. Beraz, soldata txikiena duten langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa % 70 gutxituko da, 1.000 €-ko soldata duten langileena % 50, eta gehienezko kotizazio-oinarria duten soldata handiei dagokiena, berriz, % 14 murriztuko da.

Azken berriak