Itxiera fiskala eta kontabilitatekoa prestatzea

Urtero bezala, Gabonak iristearekin batera autonomoek eta enpresek itxiera fiskala eta kontabilitatekoa prestatu behar dute.

Ekitaldia egoki ixteko funtsezkoa da dokumentazioa ondo antolatzea eta zergak zehazki planifikatzea; adituak bat datoz horretan.

Beraz, saldoak doitzeko orduan arazorik ez izateko, garrantzitsua da gastu eta diru-sarrera guztiak behar bezala justifikatuta daudela egiaztatzea.

Halaber, kontuak doitze aldera, kontabilitate-emaitzarekin batera zerga-irizpidea aplikatu ondoren izan daitezkeen aldeak aztertu eta berrikusi behar dira:ez da gauza bera kontabilitate-emaitza eta zerga-emaitza.

Urteko azken hiruhilekoan oso komenigarria izaten da zerga horien likidazioaren estimazioa egitea ekitaldia itxi aurretik. Modu horretan, ekitaldiko faktura fiskalagutxi-gorabeherazenbatekoa izango den jakingo dugu eta horren arabera jarduteko gaitasuna izango dugu. Ekitaldiko zerga-ordainketa optimiza dezakegu abenduaren31n sortzapena gauzatu aurretik.

Beraz, azken egun hauetan zerga-emaitza hobetzen saia gaitezke. Horretarako, Elkarteen gaineko Zergaren eta PFEZren araudietan jasotakoaldaketak, zerga-oinarriaren murrizketak eta kenkariak aprobetxa ditzakegu, hala nola, BGAE edo pentsio-planetara egindako ekarpenak, ondare-mozkinen edo -galeren planifikazioa, inbertsioengatiko kenkariak edo aktiboen amortizazioetan aplikatutako irizpidea.

Era berean, ekitaldian zehar kontabilitate-eginbeharrak bete ditugula eta zerga guztiak dagozkien epeetan aurkeztu ditugula ere egiaztatu beharko dugu.

Bestalde, oso garrantzitsua da gure kasuan eragina izan dezaketen zerga-berritasunen inguruan egunean egotea. Urtean zehar erreforma fiskalik izan ote den eta hurrengo ekitaldirako aldaketarik aurreikusita ote dagoen jakitea komeni zaigu.

Aurten, aurreko urteetan legez, gure PRO bezeroentzat doakoak diren hainbat mintegi antolatu ditugu gaiaren inguruan. Horietan, itxiera fiskala eta kontabilitatekoa prestatzeko orduan kontuan hartu beharreko alderdi nagusiak jorratuko dira. Gure webgunean [informazio gehiago], mintegien gaiei, datei eta tokiei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Zure enpresari edo jarduerari buruzko galdera pertsonalizatua egin nahi baduzu, dei ezazu 900 100 240 gure doako telefonora edo bidali zure galdera consultas@consulting-pro.org helbide elektronikora.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...