HASI DA ZURE LANGILEEN LANALDIA ERREGISTRATZEKO OBLIGAZIOA

Azkenean iritsi da langileen ordutegiaren nahitaezko erregistroa. Maiatzaren 12tik aurrera, enpresariek eta enpresek nahitaez bermatu beharko dute beren langileen lanaldia egunero erregistratzen dela eta, horrekin batera, langile bakoitzaren lanaldia zer ordutan hasi eta amaitzen den adierazi beharko dute.

  • Egun horretatik aurrera, Lan Ikuskaritzak alderdi hori ikuskatu ahal izango du eta enpresek zigor larriak jaso ahal izango dituzte erregistro hori betetzen ez badute.
  • Dena den, eztabaidarako arrazoiak ere piztu ditu besteren konturako langileen lanaldia erregistratu beharraren behin betiko onespenak. Izan ere, aurrerantzean, egindako eta ordaindu gabeko aparteko orduak erreklamatu ahal izango dira.

Langile Estatutuaren aldaketa

Martxoaren 8ko 8/2019 Errege Lege-dekretuak, gizarte-babesa sustatzeko eta lanaldiarekin lotutako lan-prekarietatearen kontrako premiazko neurriei buruzkoak, puntu berri bat txertatzen du Langileen Estatutuko 34. artikuluan. Bertan, lanaldi guztien erregistroa bermatzeko eskakizuna eta betebeharra jasotzen da, eta honela idatzita geratu da:

«9. Enpresak lanaldiaren eguneroko erregistroa bermatuko du. Erregistro horretan, langile bakoitzaren lanaldiaren hasiera- eta amaiera-ordu zehatzak agertuko dira, artikulu honetan ezarritako ordutegi-malgutasunari kalterik egin gabe.

 

Hitzarmen kolektiboaren edo enpresaren akordio bidez edo, halakorik izan ezean, enpresariak aldez aurretik enpresako langileen legezko ordezkariei kontsulta egin ondoren antolatu eta dokumentatuko da lanaldien erregistroa.

Enpresak lau urtez gordeko ditu arau honetan aipatzen diren erregistroak, eta eskuragarri izango dituzte langileek, haien legezko ordezkariek nahiz Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak».

Arauak ez du zehazten erregistroa egiteko sistema zehatzik. Erregistro-sistema enpresak aukeratu ahal izango du, betiere datuen fidagarritasuna eta aldaezintasuna bermatzen badu eta, gutxienez, eguneko lanaldiaren hasiera- eta amaiera-orduak adierazten baditu. Araudiak enpresaren hitzarmen kolektibo edo akordio kolektibo bidez hitzartutakora joko du eta, akordiorik ezean, enplegatzaileak bere aldetik hartzen duen erabakira, langileen legezko ordezkaritzari kontsulta egin ondoren, halakorik badago.

Aipatutako bide horien bitartez ezarri den erregistro-sistema dena dela, enpresak lau urtez mantendu beharko ditu erregistroan kontsignatutako datuak, eta honako hauen eskura jarri beharko ditu:

  • Langileak
  • Horien legezko ordezkariak
  • Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza

Arauak arau-hauste larritzat tipifikatzen du lanaldiak ez erregistratzea, eta 626 eta 6.250 eurora arteko isunak jarri ahal izango ditu. Horretarako, arau-haustearen kalifikazioa hartuko da kontuan (txikia, ertaina edo handia), eta lantoki bakoitzaren araberakoa izango da.

Lan Ikuskaritzak 3/2016 instrukzioan argitaratu zituen gidalerroak, lanaldiaren eta aparteko orduen kontrola handitzeari buruzkoan. Banku-sindikatuek planteatu zuten ordutegi-erregistroarekin lotutako eztabaida. Izan ere, horien derrigortasuna finkatzen zuten epaiak lortu zituzten, Auzitegi Nazionalarenak, baina Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zituen 2017an.

Lan Ikuskaritzak 3/2016 instrukzioan argitaratu zituen gidalerroak, lanaldiaren eta aparteko orduen kontrola handitzeari buruzkoan.

Ikuskaritzak ezarritako irizpideari jarraikiz:

  • Ez dira lanaldiaren erregistrotzat joko ordutegi-koadranteak, ordutegiak edo egutegiak.
  • Enpresek modu egokian haztatu beharko dute kontrol-sistemaren proportzionaltasuna eta datu pertsonalen trataera.
  • Kontrola ebatzi gabe geratu da ordutegi malguak dituzten enpresen kasuan.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...