GUTXIENGOA DUEN BAZKIDEAK SOZIETATETIK BEREIZTEKO DUEN ESKUBIDEA, DIBIDENDUAK EZ BADIRA BANATZEN

2017ko urtarrilaren 1ean, Kapital-sozietateen Legearen (KSL) 348 bis artikulua sartu zen indarrean. Haren arabera, kotizatu gabeko merkataritza-sozietateetako bazkideek enpresatik bereizteko eskubidea dute, baldin eta sozietateak dibidenduak ez banatzea erabakitzen badu.

Xedapen horren bidez, gehiengoa duten bazkideek enpresaren dibidendu-politikan gehiegikeriaz jokatzea eragotzi nahi da.

Gizarte-sozietateen Legea partzialki erreformatzeko 25/2011 Legeak gehitu zuen xedapen hori. Izan ere, Gizarte-sozietateen Legea etenda egon zen ondoz ondoko zenbait xedapen iragankorren ondorioz, eta sei urteren ondoren desblokeatu zen.

348 bis artikuluak hau dio:

“1. Sozietatea merkataritza-erregistroan inskribatu eta bosgarren ekitalditik aurrera, sozietatearen irabaziak banatzearen alde bozkatu duen bazkideak bereizteko eskubidea izango du, baldin eta batzar nagusiak erabakitzen badu aurreko ekitaldian enpresaren helburu soziala den ustiapenaren ondorioz lortutako irabazien heren bat, gutxienez, dibidendu gisa ez banatzea, betiere legez banatu badaitezke.

  1. Bereizteko eskubidea gauzatzeko, hilabeteko epea egongo da, bazkideen ohiko batzar nagusia egiten den egunetik hasita.
  2. Artikulu honetan ezarritakoa ez da kotizatutako sozietateetan aplikatuko”.

Testu horren arabera, baldintza hauek bete behar dira bazkide batek sozietatetik bereizteko eskubidea gauzatu dezan:

  1. Sozietatea eratu eta bost urte igarotzea, eta sozietatea kotizatu gabea izatea.
  2. Batzar nagusiak aurreko ekitaldian enpresaren helburu soziala den ustiapenaren ondorioz lortutako irabazien heren bat, gutxienez, dibidendu gisa ez banatzea erabakitzea.
  3. Bereizteko eskubidea gauzatu nahi duen bazkideak dibidenduak banatzearen alde bozkatzea.

Sozietatetik bereizteko eskubidea gauzatzeko prozedura

Eskubide hori gauzatzeko, hilabeteko epea dago, ohiko batzarra egin den egunetik kontatzen hasita.

Egoera horretan, sozietateak enpresatik bereizteko eskubidea gauzatu nahi duen bazkidearen partizipazioak edo akzioak erosi behar ditu derrigorrez, betiere, arrazoizko balioa ordainduta. Balio hori zehazteko, nahi duen modua aukeratu dezake sozietateak. Irten nahi duen bazkidearen partizipazioaren prezioari buruzko adostasunik ez badago, enpresaren sozietate-egoitzako merkataritza-erregistroak aditu independente bat izendatuko du, balio hori zehaztu dezan.

Azkenik, GSLaren 348 bis artikuluan erabilitako idazkera azpimarratu behar da. “Enpresaren helburu soziala den ustiapenaren ondorioz lortutako irabaziak” aipatzen dira. Hau da, gure ustez, eta epairen batek dagoeneko ebatzi bezala, sozietateak ohiz kanpoko diru-sarreren edo eragiketen ondorioz lortzen diren irabaziak ez banatzea erabakitzen badu, ezin izango da enpresatik bereizteko eskubidea gauzatu.

 

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...