Ministroen Kontseiluak enpleguaren aldeko neurri sozialei buruzko Errege Lege Dekretu bat onartu du, eta bertan, Gobernuak, enpresariek eta sindikatuek atzo sinatutako akordio sozialaren edukia islatzen da.
Arauak ekainaren 30era arte luzatzen ditu ezinbesteko ABEEEen baldintzak, oraindik jarduerari ekin ezin dioten enpresentzat. Horrenbestez, konpainia eta autonomo horiek Gizarte Segurantzako kuotetatik salbuetsita egoten jarraituko dute. Enpresak 50 langile edo gehiago baditu, salbuespen hori % 75ean mantenduko da, orain arte bezala.
Araudia deseskalatze-fasera egokitzeko helburuarekin, Errege Lege Dekretuak ezinbesteko ABEEE kategoria berri bat aurreikusten du, izaera partzialekoa, eta haren indarraldia ere ekainaren 30era luzatuko da. Horri esker, enpresek beren langile batzuk laneratu ahal izango dituzte, eta beste batzuen kontratuak etenda mantendu. Lanera itzultzen diren langileek nahiz ABEEEan jarraitzen dutenek Gizarte Segurantzako kotizazioetatik salbuetsita egoten jarraituko dute:
- 50 langile baino gutxiago dituzten enpresek % 85eko salbuespena izango dute maiatzean, eta % 70ekoa ekainean, ekoizpen-jarduerara itzultzen diren langileen kasuan. Etenda jarraitzen dutenentzat txikiagoa izango da ehunekoa.
- 50 langile edo gehiago dituzten enpresei dagokienez, hobaria % 60koa izango da maiatzean, eta % 45ekoa ekainean, lanera itzuli diren langileen kasuan, eta % 45ekoa eta % 30ekoa lanera itzuli ez direnen kasuan.
ABEEE batek eragindako langileek langabezia-prestazioak jasoko dituzte, baita prestazio horiek jasotzeko behar adina denbora kotizatu ez badute ere.
Enpleguari eusteko konpromisoa
Horrez gain, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren aldaketa txertatu da. Horrenbestez, enpresek enpleguari eusteko konpromisoa bermatu beharko dute, jarduera berrekin eta sei hilabeteko epean. Horrela, bada, espedienteak eragindako pertsonak berriz ere lanean hasiko dira, baita espedientea partziala bada edo langile batzuei bakarrik eragiten badie ere.
Honako hau da aldaketa:
|