Getxoko Udaletxeak martxan ipini du enpresetarako laguntzen udal-programaren deialdia. Diru-laguntza horiek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdiaren barnean kokatzen dira (2017-07-28ko EHAA).
Laguntza hauek baliatu ahalko dituzte helbide soziala Getxon duten enpresek eta komertzioek edo, kanpoan izanik, pertsona bat kontratatuko dutena Getxon dagoen lantoki baterako. Laguntza horiek 3 hilabeteko edo gehiagoko kontratuei aplikatuko zaizkie.
Laguntza hauen xede dira 2017ko uztailaren 28a eta 2017ko abenduaren 31 bitartean hasi diren kontratuak.
Dokumentazioa:
Eskariak aurkezteko tokia:
-
Bide telematikoa: Administrazio elektronikoaren bulegoa (AEB) www.getxo.eus
- Presentziala: Eskaera eredua
Informazio gehiagorako, Getxolanekin harremanetan jar zaitezke 94.466.01.40 telefono-zenbakira deituz edo honako helbide elektroniko honen bitartez: getxolan@getxo.eus.