Gasteizko Udalaren zerga-tarifa lauaren epea otsailaren 29an bukatuko da

Zerga-tarifa laua udal zergak eta tasak ordaintzeko Gasteizko Udalak eskaintzen duen modalitate berria da.

Sistema hori aukeratuz gero, kopuru bereko 10 kuotatan ordaindu ahalko da, martxotik abendura bitartean. Epe horretan zergaren baten kopurua aldatzen bada, behar diren doikuntzak egingo dira abenduko kuotan. Udalak hilaren 30an kobratuko du kuota, edo, bestela, egun horren aurreko azken egun baliodunean.

Zerga-tarifa lauan titularrak ordaindu beharreko eta sisteman sartutako tasa eta zerga guztiak sartzen dira:

  • Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
  • Ondasun higiezinen gaineko zerga (OHZ).
  • Zabor-tasa.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga.
  • Ibilgailu-pasabideak.
  • Urteko eta sei hileko emakidak.
  • Mahaitxoak.
  • Bide publikoan lurzorua eta lurpea okupatzea.
  • Hilerrien zainketa.

Betekizunak

  • Banku-helbideratze bakarra. Zerga-tarifa lauaren ordainagiriaren titularrak banku-kontuaren titularra izan behar du.
  • Jakinarazpenetarako helbide bakarra.

Epeak

  • Urteko martxoaren 1a baino leheneskatu ahalko da zergak 10 kuotatan ordaintzeko zerga-tarifa lauan alta ematea. Egun horrez geroztik aurkezten diren eskabideek hurrengo urtean izango dituzte ondorioak.
  • Edozein unetan eska daiteke zergak ordaintzeko zerga-tarifa lauan baja ematea.
  • Eskabideak mugarik gabeko izaera du, harik eta kontrakoa komunikatzen den arte, edo kuotaren bat ez ordaintzearen ondorioz bertan behera uzten.
  • Kuota bat ordaintzen ez denean, Udalak ohartarazpena bidaliko du, 15 eguneko epean ordain dadin. Ezarritako epe horretan ordaindu ezean, indarrik gabe geratuko da zerga-tarifa laua, eta zergak ordaintzeko egutegi orokorrean aurreikusitako ordainketa-epeak ezarriko dira berriro.

Izapideak

Arreta online Tarifa lauaren eskabidea online izapidetzea (ziurtagiri digital bat erabili behar da).

pdf Zerga-tarifa lauaren liburuxka

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....