Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu, eta bost ardatzetan banatzen da:

1. ardatza. COVID-19 ezohiko laguntzak
2. ardatza. Bertako establezimendu txikien, ostalaritzaren eta hotelen babesa
3. ardatza. Bertako enpresa-ehuna sendotzea
4. ardatza. Enplegua mantentzeko laguntza
  • Helburua: enpresa txikiei laguntza ematea COVID-19aren aurretik zuten plantilla berreskuratu eta mantentzeko.
  • Hartzaileak: 10 langilera arteko enpresak.
  • Ekintzak:
  • Inbertsioa guztira: 450.000 €.
5. ardatza. Gasteizko turismoa sustatzea
  • Helburua: Vitoria-Gasteiz marka indartzea turismo helmuga jasangarri bezala.
  • Hartzaileak: zerbitzu turistikoak eskaintzen dituzten edo sektore turistikoan eragina duten 10 langilera arteko enpresak eta autonomoak.
  • Ekintzak: Turismo-produktuak eta -esperientziak sortzeko eta garatzeko ezohiko laguntzak. Bi linea bereizten dira, bata esperientzia turistikoak sortzen dituzten enpresei bideratua eta bestea biltzar-turismoa sustatzera bideratua.
  • Inbertsioa guztira: 40.000 €.

Informazio gehiago

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana Pdf

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Planeko laguntza bakoitzak berezko deialdi, eskera-epe eta tramitea izango du. Udalaren webgunean eta ALHAOn argitaratuko dira.

Deialdi hauei buruz informazioa garaiz jaso nahi baduzu, eman izena Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saileko buletin elektronikoan.

      

 

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....