Foru Ogasunak iruzurraren aurka borrokatzeko eta enpresei eta autonomoei laguntzeko Batuz sistema ezarriko du 2021ean

Sistema honen helburua jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunen iruzurraren gaineko kontrol-maila igotzea eta, aldi berean, pertsona horiei euren zerga betebeharrak betetzeko erraztasunak ematea da Ogasunak BEZ, Sozietate eta Errenta aitorpenak egingo dizkielako.

Bizkaiko Foru Ogasuna Batuz sistemaren garapena amaitzen ari da; sistema honen bidez, teknologia berrietan oinarrituta, jarduera ekonomikoen zergapetzearen kontrol integrala egingo da eta iruzurraren aurka borrokatzeko eta Foru Ogasunak zergadun bizkaitarrei eskaintzen dien laguntza hobetzeko diseinatuta dago. 2021etik aurrera jarduera ekonomikoak egiten dituzten zergadunek, hala pertsona fisikoek nola juridikoek, Foru Ogasunari emango diete euren jarduerari buruzko zerga-informazioa (sarrerak, gastuak eta BEZ jasanarazia eta jasandako eta jasanarazitakoa).

Informazio honekin Foru Ogasunak gutxi gorabehera 100.000 zergadun hauen proposamena egingo du horien IRPF, Sozietateen gaineko Zerga eta BEZaitorpenei dagokienez (gaur egun jarduera ekonomikoak egiten ez dituzten pertsona fisikoen gehiengoaren errenta aitorpenerako Etxean Errenta proposamenekin egiten den bezala). Horrela laguntza osoagoa eskainiko zaie langile autonomoei eta enpresei, horien guztien borondatezko zerga betebeharrak betetzea erraztuz.

Zerga iruzurraren aurkako borrokaren oinarrietako bat zergadunei laguntza eskaintzea da eta arlo hau nabarmen indartuko da Batuzen ezarpenarekin. Halaber, sistema honek iruzurraren aurkako borrokaren beste jarduketa batzuk sendotzeko balioko du, hain zuzen ere sistema honi esker Foru Ogasunak zergen arloan garrantzitsua den informazio gehiago eta kalitate hobekoa eskuratzeko aukera edukiko duelako. Zergadunek emango duten informazioa gurutzatuz zergadunak ematen dituen datuak benetakoak diren egiazta daiteke, aitortu gabeko salmentak edo benetakoak ez diren gastuak detektatuz.

140 eta 240 ereduetatik eta SII-tik ateratzen den BEZ, sarrera eta gastuei buruzko informazioa ez ezik, Batuzek TicketBAI! sistema integratzen du; horren ezarpenarekin iruzur egileek ezin dute erabilera bikoitzeko softwarerik erabili dirutan salmenta asko egiten dituzten establezimenduetan. Software horren bidez salmentan B kutxa batera deribatzen dira ogasunari ezkutatzeko eta hori ezinezkoa bihurtzen da sistema honen ezarpenarekin, salmenta guztietan kode enkriptatu bat aplikatzen duelako eta salmentarik ezkutatu den detektatzeko aukera ematen duelako.

Egutegia eta beharkizunak

2021ean Batuz ezarri arteko egutegian mugarri batzuk daude, adibidez 2019aren amaieratik 2010ko erdira arte burutuko den froga pilotu bat. Froga hori egin ondoren derrigorrezkoa izango da pertsona juridikoek fakturazio-sistema ezartzea. Ildo beretik, 2019ko udazkenean Aldundiak Batuzen ezarpenerako beharrezkoa den arau-proposamena Batzar Nagusietan aurkezteko eta onesteko ustea du.

Sistema honi ekiteak kostu oso txikia izango du profesionalentzat, nahiko delako fakturazioa kudeatzeko dispositibo informatikoan (ordenagailua, TPV, tableta edo telefono mugikorra) programa bat instalatzea. Urtean faktura kopuru txikia izapidetzen duten profesionalek bidea izango dute Foru Ogasunak abian jarriko duen web zerbitzua erabiltzeko eta, beraz, ez da beharrezkoa izango horiek Batuzen softwarea instalatzea.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...