Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuek prebentzio-neurriak indartzea erabaki dute seigarren olatuari aurre egiteko

Euskadi

Egoera berriaren esparruan, Eusko Jaurlaritzak beste dekretu bat onartu du. Bihar, abenduak 29, jarriko da indarrean, eta indarrean dauden neurriei eusteaz gain, honako erabaki hauek ere hartuko ditu:

  1. Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia 01:00etan izango da.
  2. Oro har, edukiera % 60koa izango da mota guztietako establezimenduetan eta barnealdean.
  3. Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako gehienez 600 pertsona barnealdean eta 800 pertsona kanpoan. 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehienekoa 800 pertsonakoa da, eta 1.200 pertsonakoa kanpokoetan. 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da; nolanahi ere, Estatuan beste muga jakin bat aplikatu ahal izango da.
  4. Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan, diskoteketan eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduetan, debekatuta dago zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzeko edo mahai multzo bakoitzeko bezero-taldeak gehienez 10 pertsonara mugatzen dira, bai barrualdeetan, bai terrazetan. Mahaien edo mahai-multzoen arteko distantzia metro eta erdikoa izango da. Neurri horiek berak aplikatuko zaizkie gazteen lokal edo lonjei, txokoei eta elkarte gastronomikoei.
  5. Barrualdeko kirol-jarduera gehienez 10 pertsonako taldeetan egituratu beharko da. Aldagelak % 50ean bakarrik bete ahal izango dira.
  6. 2022ko urtarrilaren 1ean eta 6an, merkataritza-, ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak ezin izango dira 08: 00ak baino lehen ireki jendearentzat.
  7. Gomendio gisa 2021eko abenduaren 31tik 2022ko urtarrilaren 1era eta 2022ko urtarrilaren 5etik 6ra bitartean, Gabonetako bazkariak eta afariak egiteko familia-topaketak gehienez hamar pertsonara mugatzea eta gehienez bi familia-unitate bilzea.

Neurriak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta urtarrilaren 28ra arte mantenduko dira.

Nafarroa

Gaur, asteazkena, indarrean sartuko dira COVID-19ari aurre egiteko ezohiko prebentzio-neurri berriak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak atzo baimendu zituenak eta urtarrilaren 14ra arte, egun hori barne, indarrean egongo direnak. Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur goizean argitaratutako Osasuneko kontseilariaren foru agindu batean jasota daude. Agindu horren helburua da birusaren transmisio komunitarioa eta osasun-sistemak jasaten duen presioa murriztea, batez ere lehen mailako arretan (osasun-zentroak, detekzioa eta txertaketa), eta ospitale-sarean eta zainketa intentsiboetako unitateetan ere gora egiten ari da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.

Azken berriak