Zehazki, 3 langile baino gutxiago dituzten establezimenduek 3.000 euroko laguntza jasoko dute, 4-10 langileko plantilla dutenek 3.500 euro, eta 10 langile baino gehiago dituzten establezimenduek, berriz, 4.000 euro.
Euskadin, ostalaritzaren sektorearen % 99 baino gehiago mikroenpresek eta enpresa txikiek osatzen dute. Guztira, 12.219 establezimendu dira, eta, haietatik, erdiak baino gehiago langile 1ekoak edo 2koak dira. Zehazkiago, 8.297 establezimenduk 3 langile baino gutxiago dituzte, 3.224k 4-10 langile, eta 698k 10 langile baino gehiago.