Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako 22 milioiko laguntza berriak onartu ditu

Laguntza ulertu eta bideratu da, aurreko kasuetan bezala, jarduerari eusten laguntzeko oinarrizko helburuarekin, baina baita enplegua babesteko helburuarekin ere. Berez, jarduerari eusteari dagokionez, baldintza hori 4 hilabetetik 6ra luzatu da. Laguntza-programak 22 milioi euro izango ditu, eta hiru lerro bereizitan planteatu da:

  • Lehenengoa, II. taldean sailkatutako establezimenduentzat, kontzertu-aretoentzat eta I. eta III. taldeetan sailkatuta ez dauden eta ixteko ordutegia 1:00ak arte duten ostalaritzako establezimenduentzat.
  • Bigarren lerroa III. taldean sailkatutako establezimenduentzat, pubentzat eta ixteko ordutegia 2:30 arte duten taberna berezientzat.
  • Hirugarrena, IV. taldeko lokalentzat, eta ixteko ordutegia 4:30 arte duten dantzarako eta dibertsiorako establezimenduentzat.

Laguntzaren kopurua, enplegua babesteko bigarren helburu horri erantzunez, establezimenduko langile-kopuruaren arabera ezartzen da. Kalkulu hori egiteko, batez besteko plantillaren formula erabiltzen da. II. taldearentzat % 50eko ehunekoa ezartzen da, bai lan-bizitzaren txostenerako bai batez besteko plantillaren txostenerako. III. taldean ehunekoa % 60koa da lan-bizitzaren txostenerako eta % 40koa batez besteko plantillaren txostenerako, eta III. taldean ehunekoak dira % 80 lan-bizitzarako eta % 20 batez besteko plantillarako.

Horrela bada, kalkulu hori kontuan hartuta, kopuruak honela ezarrita geratuko lirateke:

1.- II. taldeko establezimenduak, kontzertu-aretoak eta I. eta III. taldeetan sailkatuta ez dauden ostalaritza-establezimenduak 11 ataletan banatu dira eta kopuruak 2.000 eurotik 6.000ra bitartekoak dira.

2.- III. taldeko establezimenduak, pubak eta ixteko ordutegia 2:30 arte duten taberna bereziak 4 ataletan banatu dira, eta kopuruak 6.000 eurotik 25.000 eurora bitartekoak dira.

3.- IV. taldeko establezimenduek, ixteko ordutegia 4:30 arte duten dantzarako eta dibertsiorako establezimenduek ere 4 atal dituzte, eta kopuruak 10.000 eurotik 70.000 eurora bitartekoak dira.

Establezimendu mota Lan-bizitzaren txostena Batez besteko plantillaren txostena
II. TALDEA % 50 % 50
III.TALDEA % 60 % 40
IV.TALDEA % 80 % 20

 

Establezimendu mota Langile-kopuruaren zenbaketa Emaitza Laguntzaren zenbatekoa
II. TALDEA (Blokea 1 x 0,50) + (Blokea 2 x 0,50) 1 edo 2 2.000,00 €
3 2.300,00 €
4 2.400,00 €
5 edo 6 2.500,00 €
7 2.600,00 €
8 2.700,00 €
9 2.800,00 €
10 2.900,00 €
11tik 20ra 3.200,00 €
21etik 30era 4.500,00 €
31tik gora 6.000,00 €
III. TALDEA (Blokea 1 x 0,60) + (Blokea 2 x 0,40) 1etik 4ra 6.000,00 €
5etik 10era 10.000,00 €
11tik 20ra 20.000,00 €
21etik gora 25.000,00 €
IV. TALDEA (Blokea 1 x 0,80) + (Blokea 2 x 0,20) 1etik 4ra 10.000,00 €
5etik 10era 30.000,00 €
11tik 20ra 50.000,00 €
21etik gora 70.000,00 €

 

Azken berriak