Eusko Jaurlaritzak Next Gen webgunea aurkeztu du, Europako funtsen deialdietara, lizitazioetara eta laguntzetara sartzeko

Eusko Jaurlaritzak webgune espezifiko bat prestatu du Next Generation Euskadi funtsekin lotuta. Aurkeztu den webgunea aipatutako planari buruzko informaziora eta egitura-funtsetara argi eta erraz sartzeko atea da, eta informazio eguneratua izango da bertan. Diseinu gaurkotu eta intuitiboak nabigazioa erraztuko du, eta horrekin praktikotasuna emango zaio.

Webgunea Euskadi.eus webgune instituzionalean, Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzaren barruan dago:

Euskara: https://www.euskadi.eus/web01-a1ogafon/eu/

Gaztelania: https://www.euskadi.eus/web01-a1ogafon/es/

Prehome batetik abiatuta, erabiltzaileak Funts Estrukturaletan nabigatzea (EGEF eta Lurralde Lankidetzarako funtsei buruzko informazio guztia dago bertan) edo Next Generation Euskadi programan nabigatzea aukeratu dezake.

NextGenEuskadi programan klikatuta, funtsetarako atean sartzen da, eta bertan daude funts horiekin lotutako eduki guztiak, eta, azalpenean jartzen duen bezala, aukera historikoa da trantsizio ekologikoaren eta digitalaren erronkei aurre egiteko, Euskadi gizarte berdinzaleago, inklusiboago eta kohesionatuago baterantz doan bitartean.

Webgunearen atal honetan erabiltzailea honako gune hauetan sartu ahal izango da:

  • Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako funtsak bideratzeko Espainiako estrategia (PRTR).
  • SEMetik datozen eta Euskadira bideratu diren baliabideei buruzko informazioa, Eusko Jaurlaritzako sail bakoitzean identifikatutako ekimenekin.
  • Euskal erakundeen ibilbide-orria, herrialdeko proiektu estrategikoak jasotzen dituena, Euskadi Next 2021-2026 programan jasota dagoena, eta hiru trantsizioak, digitala, ekologikoa eta soziala, jorratzen dituen europar ikuspegiarekin koherentea.

Modu errazean, indarrean dauden lizitazioak ikus daitezke, bai eta laguntzak eta subentzioak eskuratzeko zabalik dauden deialdiak ere. Atal hau osatzen da Euskadi Next programaren gauzatze-maila erakusten duen agiriarekin.

Webgune hau osatzeko, funts horiei buruzko araudia eskaintzen da (hiru mailatan: Europa, Espainia eta Euskadi), bai eta iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, hautemateko eta zuzentzeko iruzurraren aurkako neurriak ere (salaketak egin nahi direnerako postontzi bat ere badago).

Funtsei buruzko azken berriak eta irudi korporatiboetara sarbidea ematen duen errepositorio batek osatzen dute martxan gaur, astelehena, jarri den webgune hau.

Azken berriak