Eusko Jaurlaritzak familia eta lana bateratzeko laguntza-dekretu onetsi du

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, familia eta lana bateratzeko laguntzen dekretua onetsi du; dekretuak Eusko Jaurlaritzak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez datorren azarotik aurrera emango dituen laguntzak arautzen ditu. Laguntzak honako hauei zuzentzen zaizkie:

  • semeak edo alabak zaintzeko lan-eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileak;
  • mendekotasun-egoeran dauden edo muturreko osasun larriko egoeran dauden familiartekoak zaintzeko lan-eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileak;
  • semeak edo alabak zaintzeko edo mendekotasun-egoeran dauden edo muturreko osasun larriko egoeran dauden familiartekoak zaintzeko lan-eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileak ordezkatzeko laguntzak;
  • seme edo alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

Dekretua, semeak edo alabak zaintzeko lan-eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileentzako laguntzak direla-eta, bi jarduketa-lerrotan banatzen da: lan-eszedentziako egoeran dauden langileentzako laguntzak, gurasoek urtebetetik beherako haurra jaiotzeagatik eta zaintzeagatik hartutako laguntzako prestazioen aldiak parekatzeko. Eta 3 urtetik beherako seme edo alaba adingabeak zaintzeko lan-eszedentziako egoeran dauden eta 12 urtetik beherako seme edo alaba adingabeak zaintzeko lanaldi-murrizketan dauden langileentzako laguntzak.

Gizarte Segurantzaren eremuan adingabearen jaiotzagatiko eta zaintzagatiko laguntzako prestazioa  ez da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoa, eta, hori dela eta, diruz laguntzen den forma juridikoa bizitzako lehen urtean zehar semeak eta alabak zaintzeko eszedentzia da.

Laguntza horren helburua da, semea edo alaba jaio ondoren, bi gurasoek jaiotzagatiko eta zaintzagatiko laguntzako subsidioetan hartutako denboraldiak parekatu ahal izatea eta, horrela, iraupen bereko aldia izateko eskubidea edukitzea –16 aste–, zeina besterenezina eta ordaindua izango baita, baina ezingo baita aldi berekoa izan.

Xedea
Eszedentzia diruz lagunduko da 112 egunen (16 aste) eta Gizarte Segurantzan ordaindutakoaren araberako prestazio gisa diruz lagundutako egun-kopuruaren arteko aldearen ondoriozko denboraldian
Eskakizunak
Emearen edo alabaren zaintza eta babesa; erroldatzea; semeak edo alabak ezingo dute haur-hezkuntzako ikastetxe publikoan edo pribatuan matrikulatuta egon; gurasoek jaiotzagatik eta zaintzagatik Gizarte Segurantzaren eremuan dagokien laguntzako prestazioa agortuta izan behar dute; beste gurasoak lan-jardueran hasita egon beharko du, lanaldi osoan; ezin da lanaldi-murrizketan egon; edoskitze-baimena izan dezake
Zenbatekoa
Diruz lagunduko den jarduketa hasi aurreko hileko kotizazio-oinarria; hilabetetik beherako aldietan: kalkulu proportzionala
Eskabideak
Eskabide bakarra egin daiteke, diruz lagundu daitekeen jarduketa amaitzean
Epea
Semeak edo alabak urtebete eta 3 hilabete betetzean amaituko da eskabidea aurkezteko epea

Langile autonomo eta kooperatibistak

Laguntza horren xede diren pertsonak honako hauek dira: inoren konturako langileak, sozietate kooperatibistetako lan-bazkideak edo langile bazkideak  eta beren konturako langileak edo langile autonomoak. Azken kolektibo horrek laguntza horretara jotzeko, langile bat kontratatu beharko du diruz lagundu daitekeen jarduketaren aldi osoan, Gizarte Segurantzaren eremuan langile autonomoentzako familia- eta lan-bizitza bateratzeko neurriek izan duten garapenarekin koherentzian..

Gainera, laguntzaren araudiak kontuan hartzen ditu sistema publikoa osatzen duten gizarte-prestazioaren kooperatiben arteko sistema duten beren konturako langileen edo langile autonomoen araudi berezian jaso diren kooperatibetako langile bazkideak, aintzat hartuta oso lan-kolektibo garrantzitsua dela Euskal Autonomia Erkidegoan. Kasu horretan, laguntzaren zenbatekoa da Gizarte Segurantzaren eta kooperatiben arteko sistema horren kotizazio-oinarrien baturaren % 100.

Gurasobakarrak

Laguntza horren arauketak, halaber, guraso bakarreko familien egoera ere hartzen du aitzat, familia horien seme eta alabentzat bidegabekeria eragin ez dezan, bi gurasoen erantzunkidetasuna posible ez delako.

Gainera, ahultasun-egoera handieneko kolektiboak bereziki babesteko, laguntzen kopuru ekonomikoa areagotu egingo da, honako kasu hauetan: guraso bakarreko familiak, familia ugariak, mendekotasun-egoera larrian, mendekotasun handiko egoeran edo % 50eko edo gehiagoko desgaitasunaren egoeran dagoen pertsonaren bat duten familia-unitateak eta genero-indarkeriaren biktima den pertsonaren bat duten familia-unitateak.

Eskatzailea gizona bada, areagotu egiten dira laguntzak hartzeko gehieneko denbora-mugak.

Laguntzen zenbatekoa

Inoren konturako langileen, sozietate kooperatibetako bazkide langileen edo lan-bazkideen eta beren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, laguntzaren zenbatekoa diruz lagunduko den jarduketa hasi aurreko hileko kotizazio-oinarria izango da.

Beren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian dauden eta sistema publikoa osatzen duen gizarte-prestazioen kooperatiben arteko sistema duten kooperatibetako bazkideen kasuan, laguntzaren zenbatekoa Gizarte Segurantzako eta kooperatiben arteko sistema horren kotizazio-oinarrien batura izango da, diruz lagunduko den jarduketa hasi aurreko hileko kotizazio-oinarriei dagokiena, eta laguntza horren zenbatekoa sekula ezingo da izan une bakoitzean indarrean dagoen Gizarte Segurantzako gehieneko kotizazio-oinarria baino handiagoa.

Eszedentzia eskatu duen pertsonak hura hilabetetik beherako aldietarako eskatu duenean, laguntzaren zenbatekoa modu proportzionalean zehaztuko da. Eszedentzia aldizka hartzen denean, laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko aintzat hartuko den kotizazio-oinarria diruz lagunduko den jarduketa lehenengoz hasi den hilaren aurreko hilekoari dagokiona izango da. 

Atal honetan diruz laguntzen diren eszedentzia-aldiek ez dute zenbatzen, hurrengo ataleko 18. artikuluan araututako gehieneko mugen ondorioetarako. Eskabideak aurkezteko epea dela-eta, laguntza atal honetan diruz lagundutako jarduketa amaitzean eskatu beharko da, eta eskabideak aurkezteko epea diruz lagunduko den jarduketari dagokion urtea amaitzen denetik 3 hilabete igarota amaituko da.

Eskabideak instantzia normalizatuan aurkeztuko dira; hura Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Arreta emateko Zerbitzuaren bulegoetan –Zuzenean– emango da, eta zuzenean deskargatu ahalko da egoitza elektronikotik (https://www.euskadi.eus/sede). Emandako laguntzak ordainketa bakarraren bidez izango dira eraginkorrak, gehienez 2 hileko epean, laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Laburpena

Liburuxka

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...