Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin sinatu beharreko hitzarmena onartu du, Covid-19ak eragindako sektoreentzako zuzeneko laguntzak kudeatzeko

Aldi berean, Eusko Jaurlaritza laguntzen deialdiaren testua lantzen ari da. Bertan, martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege Dekretuan jasotako EJSN jarduerez gain (jarduera ekonomikoak), jarduera ekonomiko berriak ere sartuko dira, eta horiek ere laguntzak jaso ahal izango dituzte pandemiak euren egoera ekonomikoan izan duen eraginaren arabera; halaber, indarrean dagoen aurrekontu propioko baliabideak jarriko ditu, eragindako sektoreei zuzeneko laguntzak handitzeko. Igoera horren balorazio ekonomikoa zehazteke dago oraindik, eta laguntzen deialdia ekainaren amaieran abiaraztea aurreikusi da

Alderdi sinatzaileen arteko informazio-trukea, emandako datuen kontrola eta segurtasuna eta EAEko zerga-berezitasunak funtsezko alderdiak dira, eta bi exekutiboen artean adostu dira sinatu beharreko behin betiko testua adostu ahal izateko.

Diru-laguntza zuzen horiek finalistak izango dira, eta zorra ordaintzeko eta hornitzaileei eta beste hartzekodun batzuei, finantzarioei zein ez-finantzarioei, ordainketak egiteko erabiliko dira, bai eta kostu finkoak ordaintzeko dauden zor horiek 2020ko martxoaren 1etik 2021eko maiatzaren 31ra bitartean sortu badira.

Azken berriak