Euskaldunak dira Internetez gehien erosten dutenak

Euskadi, online erosketei dagokienez, lehenengo tokian dago; izan ere, euskaldunen %57ak Internet bitartez produkturen edo zerbitzuren bat eskuratu du. Bigarren tokian, Madril dago %56,2arekin eta hurbiletik jarraitzen dio Nafarroak, %56arekin. Zerrendaren atzealdean leudeke Andaluzia (%40,1arekin) eta Kanariak (%39,6arekin), EIN-ak prestatutako datuen arabera.

Erosketa horietan, euskaldunek egindako bataz besteko gastua 1.300 euro inguruko da eta ordainketa egiteko %79ak Paypal erabiltzen du,%52ak kreditu-txartela eta %19ak jasotzean ordaintzen du.

Eskuratzen dituzten produktu- eta zerbitzu-motari dagokionez, Euskadin, bidaiak eta ikuskizunetarako sarrerak dira Internet bitartez eskaera handiena dutenak (%52a), jarraian, telekomunikazioetako produktuak eta produktu teknologikoak leudeke (tabletak, Smartphoneak, osagarriak eta abar) eta liburuak edo musika.

Online-erosketetan finantzaketa ere erabiltzen da. Zehazki, euskaldunen %7ak bere erosketak finantzatu egin zituen, nazioko bataz bestekoaren %2 azpitik. Espainian finantzatzen den zenbatekoa, bataz beste, 843 eurokoa izango da; alabaina, Galizian, zenbateko hori 1.519 eurora arte igotzen da.

Kasik erosketa horiek guztiak, Euskadin, ordenagailu bidez egiten dira (%71), nahiz eta, 2016an, Smartphonea eta tableta, segur aski, postuak igotzen hasiko diren. Enpresek euren online-estrategiak aldatu dituzte, erosketak gailu mugikor horietatik ere egin ahal izateko aplikazioak garatuz eta promozio ugari eskaini dituzte sustatzeko.

Merkataritza elektronikoak errekorrak hautsi ditu

Bai Euskadin bai nazio-mailan, merkataritza elektronikoak hazten jarraitzen du. Espainian, 2015eko bigarren hiruhilekoan, fakturazioak zifra errekorra lortu zuen, 4.946 milioi eurorekin, aurreko urtean baino %27 gehiago, CNMC-ren azken datuen arabera. Horretaz gain, transakzioen kopurua %22,8 gehitu da: 2015eko apiriletik ekainera bitartean, 69,5 milioi eragiketa inguru erregistratu ziren.

Turismo-sektorea izan da onuradunik handienetariko bat eta agentzia eta operadore turistikoak izan dira ecommerce-ren bitartez diru-sarrera handienak lortu dituztenak eta, jarraian, aireko garraioa eta ehungintza.

Maila geografikoan, merkataritza elektronikoko web orriek, Espainian, diru-sarreren %59,6 metatu zuten 2015eko lehenengo hiruhilekoan eta horietatik %19,4 kanpoaldetik datozenak dira eta gainerako %40,2 iturburua Espainian duten web orrietatik kanpoaldekoetara egindako erosketenak dira.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...