Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euro bideratuko ditu zuzeneko laguntzetara eta sustapen-ekintzetara

Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euroko zuzkidura du, eta 3 ardatz ditu:

  • Lehen ardatzak ezohiko baliabideetatik lortutako zuzeneko laguntzak bilduko ditu (kasu honetan, 17,7 milioi euro).
  • Bigarren ardatzak turismo-sektorearen sustapena eta dinamizazioa izango ditu oinarri, sektoreak eskatzen duenari jarraikiz, eta Sailaren aurrekontuko 3 milioi euroko zuzkidura izango du.
  • Hirugarren ardatza osagarria izango da, eta ikuskapen-lana sektoreak gehien eskatzen dituen jardunbide irregularretara birbideratzeko zeregina du oinarri. 

Lehen ardatza Euskal Turismoaren Sektoreari Eusteko 2021eko Laguntza Programari lotuta dago. Programa horrek erakundeek hartutako neurri ekonomikoak osatzen ditu, eta bateragarria da neurri horiekin guztiekin. Laguntza horiek euskal turismoaren sektore osoari, norberaren konturako langileei edo langile autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.

  • Turismo-ostatuko establezimenduak.
  • Turismo-arloko bitartekaritza-enpresak, hau da, bidaia-agentziak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Eta turismo-gidariak.

Euskal turismo-sektorearen enpresa-egitura kontuan hartuta, laguntza horiek kuantifikatzeko 4 tarte ezarri dira, langile autonomoen zein besteren konturako langileen kopuruaren arabera.

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 6.000 euro
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 9.000 euro
  • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
  • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 15.000 euro

Turismo-arloko bitartekaritza-enpresa edo bidaia-agentziatzat hartzen diren erakundeen kasuan, tarteen zenbatekoak handiagoak dira:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 10.000 euro
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
  • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro
  • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 20.000 euro

Igoera horren arrazoia agentzia horien egoera larria da; izan ere, neurri handiagoan zorpetu behar izan dute bezeroei diru-kopuru batzuk itzultzeko, baina tour-operatzaileek eta airelineek ez dizkiete ordaindu diru-kopuru horiek.

Laguntzak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eskatu ahal izango dira, eta 15 egun balioduneko epea egongo da laguntzak eskatzeko. Ostalaritzarako laguntzekin egin zen bezala, sailburuak lasaitasunerako deia egin du; izan ere, laguntza horietara bideratutako baliabideak ez dira agortuko, eta, beraz, ez da beharrezkoa izango eskaerak lehen orduetan egitea.

Informazio gehiago

    

Azken berriak