Euskal Jaurlaritzak onartu du errentamendu-kontratuen fidantzak gordailutzea erregulatzen duen Dekretua

Eusko Jaurlaritzak onartu du fidantzak gordailutzeko betebeharra eta Euskal Autonomia Erkidegoko Errentamendu Kontratuen Erregistroa erregulatzen dituen Dekretua.

2015eko irailaren 26ko Etxebizitzari buruzko Legea garatzeko bidean onartu du Eusko Jaurlaritzak lehen dekretu hau, fidantzen gordailutzea abian jartzeko beharrezko diren hainbat alderdi zehaztuz: nola, non eta zer epetan egin behar den gordailua, edo nola funtzionatuko duen Errentamendu Kontratuen Erregistroak eta nola egin behar diren inskripzioak.

Araudi berriari esker segurtasun handiagoa izango dute maizterrek, fidantzaren zenbatekoa eta Eusko Jaurlaritzaren zein zerbitzutan gordailutu behar den zehazten duenez: Bizilagun. Bestalde, Kontratuen Erregistroa informazio-iturri fidagarria izango da, eta haren bidez aztertu ahal izango da Euskadiko errentako etxebizitza-merkatuaren egoera eta bilakaera.

Fidantza gordailutzeari dagokionez, Etxebizitzaren Legeak zehazten du errentatzaileak gordailutu behar duen zenbatekoa, errentamendu-kontratu motaren arabera.

    –   Hilabete bat, etxebizitzen errentamenduetan.

    –   Bi hilabete, beste erabilera batzuetarako errentamenduetan.

    –   Denboraldiko errentamenduetan, kontratuaren iraupenaren proportzioan ezarriko da fidantza, kontuan hartuta urtebeteari bi hilabete dagozkiola.

Bestalde, bi araubide ezberdin ezarri dira gordailua kudeatzeko: bata, orokorra; bestea, itundutakoa. Itundutako araubidera edozein pertsona fisiko edo juridiko atxiki daiteke, baldin eta, gutxienez, 10 hiri-finka errentatzen badituzte, edo, bestela, gordailatu beharreko fidantza 30.000 eurokoa bada gutxienez.

Araubide orokorraren kasuan, fidantza hil bateko epean gordailutu beharko da.

Gordailutzeko, honako hauek egin behar dira: gordailu-inprimaki ofiziala bete –Zuzenean zerbitzuko bulegoetan eskura ditzakezu, edo https://euskadi.eus/r41-b1/eu helbidean–; errentamendu-kontratuaren kopia bat eta ordainagiria aurkeztu, eta, azkenik, fidantza gordailutu, Internet bidez, edo, bestela, Bizilagun zerbitzuaren bidez.

Fidantza gordailutu eta hilabeteko epean, errentatzaileak horren berri emango dio errentariari, dagokion egiaztagiriaren kopia baten bidez.

Epez kanpo gordailutuz gero, dagokion gainkarga ezarriko zaio fidantzaren zenbatekoari: aurretik ez bada errekerimendu espresurik egin, %2, eta aurretiko errekerimendu espresua egin bada, %10. Gainera, 300etik 3.000 eurora arteko isuna jarri ahal izango da.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko errentamendu-kontratu guztiak Errentamendu Kontratuen Erregistroan erregistratu beharko dira; aurretik fidantza gordailutu bada, berriz, Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz, eta, beraz, ez da inskribatzeko eskari berririk egin beharko.

Interesdunak Bizilagunekin harremanetan jarri behar dira Online Zerbitzuaren bidez, euskadi.eus helbideko postontziaren bidez edo ZUZENEANen herritarren arretarako telefonoaren bidez: 012.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratuen erregistroa

Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea indarrean jarri zenetik, nahitaezkoa da hirigintzako errentamendu-kontratuak erregistratzea eta haiek sortako fidantzak jartzea Eusko Jaurlaritzan, Bizilagun zerbitzuaren bitartez.

Zer da Errentamendu Kontratuen Erregistroa?

Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratu guztiak erregistratzen diren erregistroa da.

Eskatu egin behar al dut erregistroan inskribatzeko?

Aurretik fidantza gordailutu baduzu, Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz, eta, beraz, ez duzu inskribatzeko eskari berririk egin beharko.

Nola jakingo dut kontratua inskribatu dela?

Behin inskripzioa egin ondoren, Bizilagun zerbitzuak ziurtagiri bat egin eta entregatuko dizu, zerbitzu horretan inskripzioari buruz dituzten datu guztiak jasotzen dituena.

Nola ezerezten da inskripzioa?

Ezereztapena errentatzaileak eskatuta egiten da, zeinek bi aldeek izenpeturiko agiri bat aurkeztuko duen, edo, bestela, epai judiziala irmoa, kontratua azkendu dela egiaztatzen duena. Azken bi agiri horiek izan ezean, pertsona errentatzailearen zinpeko adierazpena onartuko da.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...