Euskadin, urtarrilaren 1etik aurrera, enpresek egiten dituzten lan-kontratuen edukiaren berri eman behar dute derrigorrez, telematikoki

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko azaroaren 5eko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoan lan-kontratuen edukia eta haien oinarrizko kopiak bitarteko elektronikoen bidez helarazteko prozedura egokitzen duenak, ezarritakoaren arabera, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, enpresek egiten dituzten lan-kontratuen edukia, luzapenak eta oinarrizko kopiak helaraziko beharko dizkiote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari. Horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean (http://www.lanbide.euskadi.eus) ezarritako konexio telematikoa erabili beharko dute, horretarako bereziki sortutako web-aplikazio baten bidez. Aplikazio hori Contrat@ Kontratuak Internet bidez jakinarazteko zerbitzua da.

Administrazio publikoek eta lan-kontratuak, kontratuen luzapenak eta haien oinarrizko kopiak helarazteko betebeharra duten gainerako erakunde publiko nahiz pribatuek ere betebehar hori dute.

Esteka honetan, prozedura arautzen duen araudia ikus dezakezu.

Sarbidea aplikaziora

Azken berriak