Euskadiko VTC ibilgailuek Eusko Jaurlaritzak araututako identifikazio-bereizgarriak eraman beharko dituzte

Gehienez bi hileko epean, gidariak dituzten alokairuko ibilgailu guztiek (VTC), beren baimena Euskadiko lurralde-eremuan helbideratuta badago, bi bereizgarri eraman beharko dituzte, bat aurreko kristalean eta bestea atzekoan, gaur EHAAn argitaratzen den Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindua betetzeko.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak taxiaren euskal sektorearekin eta VTCekin pasa den abenduan sinatutako konpromisoaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak gidariak dituzten alokairuko ibilgailuak alokatzeko baimenak identifikatzeko beharra arautu du, VTCen eta taxien artean injerentzia-egoerarik egon ez dadin eta zerbitzuko erabiltzaileen pertsonen eskubideak babesteari eta sektorearen gardentasunari bide emateko.

Horrela, gidariak dituzten alokairuko ibilgailuek (VTC) bi autoeranskailu eraman beharko dituzte –eranskinekoak bezalakoak–, eta horiek aurreko kristaleko goiko eskuinaldean eta atzeko kristaleko beheko ezkerraldean jarriko dira, kanpotik ikusteko moduan.  Bereizgarriaren zenbakiak eta urteak ibilgailua babesten duen baimena zer hiletan eta urtetan ikus-onetsi behar den adierazten dute.

Bereizgarriak doan emango ditu foru-organoak lurralde historiko bakoitzean. VTC baimenen titularrek, foru-aldundiek hala eskatuta, dituzten baimendun ibilgailu beste bereizgarri emateko joan beharko dute.

Modu paraleloan, Eusko Jaurlaritzaren, Taxien Euskal Federazioaren eta VTCen ordezkarien arteko akordioaren ondoren, “Euskal Autonomia Erkidegoan gidariak dituzten alokairuko ibilgailuak alokatzeko zerbitzua emateko baldintzak arautzeko Dekretu Proiektu” berria izapidetzen hasi da. Tapiaren sailaren aurreikuspenen arabera, administrazioko eta beharrezko kontsulta publikoko izapideak bete ondoren, urtearen amaieran dekretu berria abian izan beharko litzatekeela kalkulatzen dute.

Azken berriak