ENPRESEK ETA PROFESIONALEK FAKTURAK IGORTZEKO DUTEN BETEBEHARRA KONTROLATZEKO KANPAINAREN LEHENENGO DATUAK

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak Bizkaiko enpresariek eskainitako zerbitzuetan eta egindako salmentetan fakturak igortzeko betebeharra errespetatzen dela kontrolatzeko kanpainari ekin dio martxo honetan.

Jarduketa horiek Ogasun Sailak 2015erako onetsitako Iruzurraren Aurkako Borrokarako Planaren baitan sartzen dira eta ondorengoak azpimarra ditzakegu balorazio modura:

-Momentura arte Bizkaiko 16 udalerritako 93 establezimendu bisitatu dira. Hauexek dira bisitatu diren udalerrietako batzuk: Bilbo, Santurtzi, Portugalete, Barakaldo, Basauri, Galdakao, Amorebieta, Durango, Getxo, Leioa eta Bermeo, besteak beste.

-Horietan gauzatutako jarduera mota anitza da oso: ostalaritzako establezimenduak, farmaziak, belar dendak, arropa dendak, bazarrak, burdindegiak, joko aretoak, etab.

-Establezimendu horietako 6tan ez zen zegokion faktura (ticketa) igorri eta eman eta gainera, ez ziren ikuskatzaileak establezimenduan egon ziren denboran egindako salmenta-eragiketak erregistratu.

-Bisitatutako establezimenduen % 20k bakarrik igorri eta eman zuen faktura (ticketa) bere borondatez, salmentak egitean.

-Behin ikuskatzaileak identifikatuta, faktura (ticketa) igortzeko eskatu zitzaien kasu guztietan, legeak ezarritako baldintzak betetzen ote zituzten aztertzeko. Establezimenduen % 48an ez dira baldintza horiek betetzen. Ez betetze garrantzitsuenak establezimenduaren tituluduna ez identifikatzea eta eragiketari aplikatzen zaion BEZ mota dira.

Negozio batzuetan eragiketak erregistratzen ez zirela ikusi denez, Bizkaiko Foru Ogasuneko zerbitzu teknikoen ezarpenari dagozkion ikuskaritza-prozedurei ekingo diete eta beharrezkoa izanez gero, dagozkion zigorrei.

Bestalde, fakturak igortzeko eta emateko betebeharra errespetatzen dela eta faktura horiek legeak ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko beharrezkoak diren kontrolerako jarduketa guztiak egiten jarraituko da.

Kontrola eta kontzientziazioa

Arestian esan bezala, Bizkaiko Foru Ogasunak ostalaritzan, jatetxeetan eta lurraldeko gainerako merkatal establezimenduetan eskainitako zerbitzuetan eta egindako salmentetan fakturak igortzeko betebeharra errespetatzen dela kontrolatzeko kanpainari ekin dio martxo honetan.

Jarduketa horiek Bizkaiko Foru Ogasunak 2015erako onetsitako Iruzurraren Aurkako Borrokarako Planaren baitan sartzen dira. Ikuskatzaileek bisitak egiten ari dira establezimenduetara, tokian bertan bezeroei fakturak ematen zaizkien egiaztatzeko. Gutxienez 600 eurokoak izango dira isunak.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...