Enpresariek eta profesionalek fakturak igortzeko duten betebeharra kontrolatzeko kanpainari ekin dio bizkaiko ogasunak

Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailak ostalaritzan, jatetxeetan eta lurraldeko gainerako merkatal establezimenduetan eskainitako zerbitzuetan eta egindako salmentetan fakturak igortzeko betebeharra errespetatzen dela kontrolatzeko kanpainari egingo dio martxo honetan.

Jarduketa horiek Bizkaiko Foru Ogasunak 2015erako onetsitako Iruzurraren Aurkako Borrokarako Planaren baitan sartzen dira. Ikuskatzaileek bisitak egingo dituzte establezimenduetara, tokian bertan bezeroei fakturak ematen zaizkien egiaztatzeko.

Ikuskatzaileek bisitan zehar hautemandako baldintza guztiak dokumentatuko dituzte, betebeharra errespetatu zein ez. Faktura igortzen ez den kasuetan dagozkien isunak ezarriko dira eta gutxienez 600 eurokoak izango dira.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...