Eguneratu egin da 2022rako PFEZaren atxikipenen taula

Bizkaia

Foru-aldundiak finkatu egin du 14.000 eurotik beherako errentei atxikipenak egiteko salbuespena, eta % 1,5 deflatatu ditu ekitaldi honetako atxikipen-tarteak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2022rako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako atxikipenen taula argitaratu du. Horren arabera, 14.000,01 eurotik gorako lan-etekinen gaineko atxikipena egin behar da. Horrela, sendotu egiten da COVID-19aren pandemiak jarduera ekonomikoan izandako eragina dela-eta lan-egoeran ondorioak jasan dituzten pertsonak ez zigortzeko 2020ko eta 2021ko ekitaldietarako hartutako neurria.

2022ko atxikipenen taula, erantsitako dokumentuan kontsulta daitekeena, 2021ean indarrean zeuden errendimendu-tarteen % 1,5 deflatatuz eguneratu da; eguneratze hori Zerga Koordinaziorako Organoan lortutako akordioaren babesean egin da, azpiko inflazioaren bilakaeraren aurreikuspenean oinarrituta. Deflatazioaren helburua da soldaten eguneratzeak goiko tartera jauzi egitea, eta, ondorioz, erretentzio handiagoa eragitea.

Gogoratu behar da %1,5eko deflatazioa zergaren tarifei eta kenkari pertsonalei ere aplikatu zaiela. Bestalde, PFEZaren aitorpena aurkezteko betebeharra 20.000 eurotik gorako etekin gordinak dituzten pertsona fisiko guztientzat ezarri da, edo 14.000 eurotik gorakoentzat, haien diru-sarrerak ordaintzaile batenak baino gehiagorenak badira. Bi ordaintzaileren edo gehiagoren kasuan, salbuetsita egongo dira 20.000 eurotik beherako diru-sarrerak, baldin eta bigarren ordaintzailearengandik eta gainerako ordaintzaileengandik jasotako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa ez bada.

Gipuzkoa

15/2021 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, zeinaren bidez aldatzen baitira TicketBAI betebeharraren Erregelamendua onesten duen foru dekretua, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamenduak, eta ondare elementuen eskualdaketan lortutako errentak bi zerga horietan zehazteko 2022an aplikatu beharreko eguneratze koefizienteak onesten baitira-

Lanaren etekinen atxikipenen 2022ko taula

Araba

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu beharreko atxikipen-ehunekoen taula orokorra(56/2021 Foru Dekretua, abenduaren 28ko Foru Gobernu Kontseiluarena)

Azken berriak