Mikroenpresa eta autonomoentzako COVIDa prebenitzeko gastu eta inbertsioetarako laguntzak Bilbon

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez, zuzeneko dirulaguntzak eskuratzeko deialdia onartu berri du. Laguntza horien helburua da langileen eta bezeroen segurtasuna bermatuko duen babes-materiala erostea.

500.000 euroko aurrekontua du guztira, uriko merkataritzaren, ostalaritzaren, jatetxeen eta enpresen egiturak —sektore kaltetuenetako bat— establezimenduak prestatzearen ondoriozko gastuei aurre egin ahal izateko, koronabirusaren pandemiaren ondoriozko higiene- eta osasun-prebentziorako protokoloen arabera.

Diruz lagunduko dira COVID-19aren aurkako babesarekin zerikusia duten produktu eta zerbitzuen erosketa eta arrisku biologikoetatik babesteko ekipoena.

Entitate onuradunak

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte zenbait sektoretako pertsona fisikoek edo juridikoek, hala nola, merkataritza, ostalaritza, sukaldaritza edo beste sektore batzuetakoek, beren jarduerarengatik pertsona-kopuru handia hartzen badute edo/eta beren jarduera higiene- eta osasun-arloko segurtasun-berme guztiekin egin behar badute, harreman zuzena baitakar jendearekin, oso hurbil eta denbora luzean, kutsatzeko arriskua handitu ahal izateko.

Besteak beste, entitate eskatzaileek enpresa txikia izan beharko dute (ETE, mikroenpresa edo autonomoa). Halaber, jarduera aldi baterako bertan behera utzi behar izatea alarmaegoeraren adierazpenaren ondorioz edo, jarduera hori araudiak eten dituenetako bat ez bada, alarma-egoeraren deklarazioak iraun duen hilabeteetako fakturazioa gutxienez % 75 murriztu izana, 2020ko martxora bitarteko seihileko naturaleko hileko batez bestekoaren aldean.

Laguntza emateko araubidea

Laguntzak emateko eskaeren sarrera-ordena kronologikoari jarraituko zaio, deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten lehenengo mila eskaerei 500 euroko esleipen finkoa esleitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 7 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) argitaratu eta biharamunetik hasita. Deialdi honi buruzko informazio eta dokumentazio guztia Bilbao Ekintzaren webgunean aurki daiteke:
www.bilbao.eus/BilbaoEkintza.

Eskabideak Bilbao Ekintzaren webguneko (www.bilbao.eus/BilbaoEkintza) LAGUNTZAK atalean prestatu eta eskuragarri dagoen inprimakiaren bidez baino ez dira aurkeztuko.

 

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...