COVID-19agatiko laneko bajak: gaixotasun arrunta ala profesionala?

Gizarte-segurantzak 6/2020 Errege Lege Dekretua onartu du. Horren arabera, koronabirusak kutsaturiko langileei gaixotasun profesionalagatiko baja emango zaie, baita koronabirusagatik isolamenduan edo berrogeialdian dauden langileei ere. Hori horrela, prebentziozko isolamenduan daudenei nahiz birusak kutsaturikoei Lan Istripuagatiko laneko bajari loturiko aldi baterako ezintasuna aitortuko zaie.

Horrek esan nahi du aldatu egin direla duela 15 egun bidalitako zirkularreko irizpideak. Bertan, adierazten zen langile horiek gaixotasun arruntagatiko bajan zeudela. Lege horri esker, isolaturikoen nahiz kutsaturikoen prestazioak hobetu egingo dira, eta bajaren hurrengo egunetik oinarri arautzailearen % 75 jaso ahal izango dute, Administrazioaren kargura.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....