COVID-19 MAILEGUAK ABIAN DIRA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

Eusko Jaurlaritzak duela egun batzuk iragarri zuenez, abian da COVID-19 mailegu-lerroa. Eusko Jaurlaritzaren abala duen mailegu-lerroak zirkulatzailea (gastuak) finantzatzea du helburu, zero kostuan, bost urterako eta urtebeteko gabealdiarekin, eta EAEn jarduten duten banku-erakundeen eta Elkargiren lankidetza du. Finantzaketa-lerroaren hasierako zuzkidura 500 milioi eurokoa da.

Ezaugarri nagusiak

 Zenbatekoak

  • Autonomoak: 5.000 €-tik 100.000 €-raino
  • Enpresak: 50.000 €-tik 1.000.000 €-raino

 Helburua

6 hilabeteko gastu finkoek sortutako likidezia-beharrei aurre egitea: langile-gastuak, zergak, hornidura eta kanpoko zerbitzuak, mailegu-kuotak eta epe luzeko finantza-gastuak…

Kostua

Mailegu-komisioak

Irekitzea % 0, amortizazio partziala % 0, eta ezerezte aurreratua % 0

Interes-tasa

6 hileko Euriborra + % 0 (% 0ko beheko mugarekin). Mailegu-kontratuaren interes tasa, berez, 6 hileko Euriborra + % 0,50 (% 0,50eko beheko muga) da, baina diferentzia Eusko Jaurlaritzak konpentsatzen du

Elkargi SGRren abalaren baldintzak

  • Abalaren azterketa-komisioa: % 0,25 (maileguaren zenbatekoaren gainean)
  • Abalaren urteko komisioa: maileguaren saldoaren % 0,375

Kontratuan % 0,75ekoa da abalaren komisioa, baina diferentzia Eusko Jaurlaritzak konpentsatzen du

  • Kapital-ekarpena EBSra: eragiketaren % 2koa (itzulgarria eragiketa amaitzean)

 Nola eskatu behar da?

 Jarri harremanetan zure LABORAL Kutxako bulegoarekin, eta gu arduratuko gara eskatzeaz. Posta elektronikoz, online-bankaren bidez edo telefonoz egongo gara harremanetan eta Eskabidea egiteko baimena sinatu besterik ez duzu egin beharko.

Zeintzuk dira autonomoek aurkeztu beharreko dokumentuak?

Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:

  • NANaren fotokopia
  • 2017ko eta 2018ko Errenta Aitorpenak
  • 2019ko diru-sarreren eta gastuen kontua
  • Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria

Gainera, sinatu eta/edo betetzeko dokumentu hauek emango dizkizugu:

  • Ondasunen eta banku-zorpetzearen gaineko aitorpena
  • Kapital-zuritzeari aurrea hartzeko dokumentazioa
  • CIRBEri informazioa eskatzeko baimena
  • Minimis-aitorpena
  • 2019ko egoera-balantzea
  • Eragiketaren eskabidea / COVID-19aren justifikazioa: zehaztu zenbatekoa 6 hilabeteko egiturazko gastuen arabera, likidezia-beharrak gutxitzen dituzten faktoreak kontuan hartuta (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, enplegu-erregulazioko espedientea, zerga-geroratzeak eta abar)

Zeintzuk dira enpresek aurkeztu beharreko dokumentuak?

Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:

  • Ordezkariaren NANaren fotokopia
  • 2017ko eta 2018ko Errenta Aitorpenak
  • Enpresaren IFK dokumentua
  • Ogasunari eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean izatearen ziurtagiria
  • Jardueraren memoria
  • 2019ko finantzetako egoera-orriak
  • Likidezia-beharren txostena/justifikazioa

Gainera, sinatu eta/edo betetzeko dokumentuak emango dizkizugu:

  • Banku-poola
  • Kapital-zuritzeari aurrea hartzeko dokumentazioa
  • CIRBEri informazioa eskatzeko baimena
  • Minimis-aitorpena
  • Eragiketaren eskabidea / COVID-19 justifikazioa

Zehaztu zenbatekoa 6 hilabeteko egiturazko gastuen arabera, likidezia-beharrak gutxitzen dituzten faktoreak kontuan hartuta (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, enplegu-erregulazioko espedientea, zerga-geroratzeak eta abar)

Dokumentuak bete eta eskabidea egin ondoren, zeintzuk dira eman beharreko pausoak?

Elkargi SGRk 72 orduko epean emango du erantzuna, gutxi gorabehera. Eskabidea onartzen bada, maileguaren poliza notarioaren aurrean sinatu beharko da maileguaren zenbatekoa eskuragarri izateko.

Informazio gehiago

 

 

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....