NOLA LAGUN DIEZAIOKE GOOGLE ANALYTICS ERREMINTAK NIRE NEGOZIOARI?

Web-orri bat, online denda bat edo blog korporatibo bat duten profesional edo enpresa guztiek, horien tamaina dena dela, web-orriak aztertzeko Google Analytics gisako erreminta bat erabili beharko lukete Interneten duten presentzia ulertzen eta hobetzen laguntzako. Artikulu honetan, haren funtzionamendua eta erabilgarritasuna azalduko dizugu.

Zer da Google Analytics eta zertarako balio du?

Google Analytics (GA) zure web-orrian zer gertatzen den jakiteko aukera ematen duen Google-ren doako erreminta da; besteak beste, bisita-kopurua eta horretarako erabili duten kanala, bisitarien profil demografikoa, hobeto funtzionatzen duten edukiak, edo salmentak sortzen ari diren kanpainak edo ekintzak ezagutzeko aukera ematen du.

GA1

Nola sortu kontu bat Google Analytics-en?

GA erabili ahal izateko, lehenik eta behin kontu bat sortu behar duzu, eta horretarako, posta-kontu bat izan behar duzu Gmail-en.

Horretarako, Google Analytics-era sartu ostean, “sortu kontu bat” botoian klik egin eta saioa abiarazi behar duzu zure helbide elektronikoarekin.

Identifikatu ostean, beste pantaila batera sartu, eta bertan, “erregistratu” botoian klik egin behar duzu prozesuarekin jarraitzeko.

Gero, konfigurazio-formulario bat agertuko zaizu pantailan, eta bertan, aztertu nahi duzun jabetzaren (webgunea) oinarrizko datuak adierazi behar dituzu.

Inprimaki horretan datu erraz batzuk bete behar dituzu erreminta funtzionatzen has dadin:

  • Kontuaren izena
  • Webgunearen izena
  • Webgunearen URL helbidea
  • Sektorearen kategoria
  • Txostenen ordu-zona

Informazioa bete ostean, behealdean agertzen den “Lortu jarraipen IDa” izeneko botoian klik egin behar da jarraipen ID hori eta jarraipen-kodea lortzeko.

Jarraipen-kodea jarraipena egin nahi den orri guztietan itsatsi behar da, erreminta datu guztiak behar bezala aztertzen has dadin.

Código seguimiento GA

Web-orria sortzeko erabili den erremintaren arabera, kode hori sartzeko modua desberdina izango da. Dena den, jarraipenean sartu nahi dituzun web-orri guztietan itsastea da ohikoena, </head> ixteko etiketa baino lehen.

Nola hasi Google Analytics erabiltzen?

Panelaren goialdean lau nabigazio-lotura daudela ikusiko duzu. Horiek produktu desberdinetara sartzeko aukera ematen dute, honako hauetara, hain zuzen:

  • Orri nagusia: zure kontu eta jabetza guztien zerrenda agertuko da, baita zure etekinaren ikuspegi orokor eta azkar bat ere.
  • Txostenak: Google Analytics-en txostenetara eta kontrol-paneletara sartzeko aukera ematen du.
  • Pertsonalizazioa: txosten pertsonalizatuak sor ditzakezu, aztertu nahi dituzun helburuen arabera.
  • Administratzailea: hemen, zure kontuko eta jabetzako konfigurazioa editatu ahal izango duzu.

Panel GA

Nola aztertu Txostenen metrikak?

Txostenak erlaitzean, zure webgunean aztertutako datu guztiak ikusi, eta horrela, zure online marketin-estrategietan egokitzat jotzen dituzun erabakiak hartu ahal izango dituzu. GAk erakutsi diezazkigukeen txostenak oso konplexuak izan daitezke, eta beraz, oso garrantzitsua da guretzat benetan garrantzitsuak diren alderdietan oinarritzea. Kasu gehienetan, enpresa txikientzat bisitak, bisitatutako orriak eta erreferentziazko bisitak izaten dira metrika garrantzitsuenak.

Txostenek erremintak edo aginte-koadroak izaten dituzte (pantailaren ezkerraldean), eta horiek datu zerrendak eskaintzen dituzte gure web-orrian edo blog korporatiboan izan dugun trafikoaren arabera. Ikus ditzagun horietako batzuk.

> Panelak

Panelak txostenen ikuspegi orokorra eta metrika garrantzitsuenak erakusten dituen widget-bilduma dira.

Gainbegiratu bakar batean zenbait metrika ikuskatzeko aukera ematen dute, hala, kontuen egoera azkar egiaztatu edo txostenen arteko korrelazioak kontsultatu ahal izateko.

Gainera, alderdi garrantzitsu bat azpimarratu behar da: panelak erraz sortu, pertsonalizatu eta partekatu daitezke. Nabigatzailea ireki eta GA saioa abiarazi ostean, egin klik hurrengo loturan eta Aginte Koadroa instalatuko da automatikoki.

Bideo honetan, Aginte Koadro bat nola konfiguratu ikus dezakezu, zure negozioaren online jardueraren jarraipena egin ahal izateko.

> Denbora erreala

Denbora erreala funtzioak webguneko jarduera ikuskatzeko aukera ematen du, hura gauzatzen ari den bitartean. Txostenak etengabe eguneratzen dira, eta bisita bakoitza segundo gutxi batzuetara erregistratzen da.

Kontrol-panel horretako txostenetan jarraian agertzen den informazioa ikus dezakezu:

  • Deskribapen orokorra
  • Kokapena
  • Trafiko-iturriak
  • Edukiak
  • Gertaerak
  • Bihurketak

Esaterako, une horretan bertan zure webgunean zenbat pertsona nabigatzen ari diren ikus dezakezu, baita horiek zein gailutatik konektatuta dauden (ordenagailua, mugikorra, tableta) edo zein orri zehatzetan jarduten ari diren ere.

> Erabiltzaileak

Erabiltzaileen txostenek erabilgarritasun handiko informazioa eskaintzen dute, webgunera iristen diren erabiltzaileen ezaugarriak erakusteaz arduratzen baitira, honako hauek, adibidez:

  • Datu demografikoak (adina eta sexua)
  • Interesak (kidetasun-kategoria eta merkatuko segmentua)
  • Informazio geografikoa (hizkuntza eta kokapena)
  • Portaera (bisitari berriak, maiztasuna eta duela gutxiko bisitak, eta elkarrekintza)
  • Mugikorra (ordenagailua, mugikorra eta tableta)

> Lorpena

Google Adwords-en eta sare sozialetan iragarki-kanpainak egiten direnean, Lorpenen txostena izaten da guztien artean gehien aztertzen dena, bisiten jatorria ikus baitaiteke erabilitako kanalaren arabera.

Webgune batek jasotzen dituen bisiten trafiko-kanalak honela sailkatuta daude:

  • Zuzena: nabigatzailean gure URL helbidea idatzi duten erabiltzaileak izaten dira.
  • Organikoa (SEO): Interneten bilaketak egin dituzten erabiltzaileak.
  • Soziala: sare sozialetako argitalpenen bitartez iritsi diren erabiltzaileak.
  • Erreferentzia: beste webgune batzuetatik eratorritako bisitak.
  • Posta elektronikoa: newsletter-eko harpidedunek egindako bisitak.
  • Beste batzuk: hemen, iragarki-kanpainetatik eratorritako bisitak agertzen dira.

> Portaera

Portaerari dagokion txostenean, bisita gehien izan dituzten orriak zein diren jakin dezakezu, baita ikusitako orri-kopurua, bisiten batez besteko iraupena, zeharkako ehunekoa eta irteeren ehunekoa ere.

Páginas vistas GA

> Bihurketak

Bihurketen txostena bereziki erabilgarria da online denda bat duten web-orrientzat, webgunean gertatutako bihurketa guztiei buruzko informazioa ikus baitezakezu, salmentetako bisitak, adibidez.

Google Analytics-en orri ofizialak prestakuntza-kanal bat eta bideo argitzaileak baditu ere, gehienak ingelesez daude. Nolanahi ere, norbere webgunerako GA erabiltzen lagundu dezaketen hainbat tutorial daude, bideo hau, esaterako:

Baita eskuliburuak ere, errazak nahiz aurreratuagoak

 

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...