Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko ekitaldian lanaren etekinen gainean aplikatuko diren atxikipenen taula onetsi du. Taula berriko atxikipen-tarteak prezioen bilakaerara moldatu dira %1,5eko deflaktazioa aplikatuz. Horrela, soldatak KPIren igoeraren arabera gehitzeak ez du berekin ekarriko soldatapeko pertsonek nominan atxikipen-ehuneko handiagoa jasan behar izatea. Ildo beretik doaz Batzar Nagusietan izapidetzen ari den Aurrekontuen Foru Arauaren proiektuan ezarritako PFEZen oinarri orokorreko tarifaren deflaktazioa eta kenkari familiarren eta pertsonalen igoera (%1,5ekoak biak).
Azken berriak

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EUS-COMMERCE 2019 programa onartu du Euskadiko merkataritzaren digitalizazioa sustatzeko
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak txikizkako saltokientzat prestakuntzako eta aholkularitza teknologikoko EUS-COMMERCE 2019 programa, 1.100.000 eurokoa, garatzeko hitzarmena onartu du....

Eusko Jaurlaritzak familia eta lana bateratzeko laguntza-dekretu onetsi du
Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, familia eta lana bateratzeko laguntzen dekretua onetsi du; dekretuak Eusko Jaurlaritzak Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez datorren...

Merkataritzako ekintzailetzari laguntzeko plan berriak 1.000.000 euro bideratu ditu autonomoen eta enpresen ekintzailetza komertziala bultzatzeko
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak autonomoen, enpresen eta udalerrien ekintzailetza komertziala bultzatzeko programa berri bat onetsi du Gobernu...

“Ni Singular Naiz” ekimenak tokian tokiko merkataritzaren balioak sustatuko ditu eskualdeetan
Gaur goizean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako prentsaurrekoan, Singular Denda izendapena duten Gipuzkoako 100 establezimendu baino gehiagok parte hartzen duen...

Bizkaiko Ogasunak aitorpenaren zirriborroa eman die BEZaren zergadun txikiei
Bizkaiko Foru Ogasunaren BILA plataforma informatikoak aplikazio berri bat dakar, 303 eta 390 ereduen zirriborroa eta BEZaren hiruhileko eta urteko...

Aldaketak zure bankuan Internet bidez identifikatzeko sisteman: PSD2 ordainketa-araudi berria
Azken asteetan zure kontuan Internet bidez sartzen saiatu bazara, mezu bat agertuko zitzaizun seguruenik, orain arteko identifikazio-sistema aldatzear zegoela eta,...

Soldata erregistratzeko betekizun berria
Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...