Bizkaiko langile autonomoek Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua aurkezteko epea amaitzear da

Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua aurkezteko epea 2016ko otsailaren 29an amaituko da.

Consulting PROtik iazko urte hasieran eman genuen zerga-betebehar horren berri (https://consultingpro.laboralkutxa.com/eu/berriak/eragiketa-ekonomikoen-erregistro-liburua-autonomoen-betebehar-berria-bizkaian/). Honako hauei ezarriko zaie: pertsona fisikoei, errentak eratxikitzeko araubidean dauden entitateei eta jarduera ekonomikoren bat garatzen duten banatu gabeko herentziei, horien etekina zehazteko metodoa gorabehera.

Araudi erregulatzaileak behin-behineko erregimen bat ezarri zuen 2014ko eta 2015eko ekitaldietarako. Hori dela eta, zergapeko jakin batzuk, behin-behinean eta aurtengo ekitaldira arte, ez zeuden behartuta eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua izatera.

Derrigortasunik ez dutenak

Hain zuzen, behin-behinean eta 2016. urtera arte, ez dute derrigorrez eragiketa ekonomikoen erregistro-libururik izan beharko 2012ko ekitaldian

  • “Enpresa-jarduerak” egin eta horien etekina zuzeneko estimazio arruntaren edo erraztuaren bidez zehaztu dituztenek, baldin eta ekitaldi horretako guztizko sarrerak 30.000 euro baino txikiagoak badira.
  • Jarduera “profesionalak” egin eta horien etekina zuzeneko estimazio arruntaren edo erraztuaren bidez zehaztu dituztenek, baldin eta ekitaldi horretako guztizko sarrerak 6.000 euro baino txikiagoak badira.
  • “Enpresa-jarduerak” burutu eta jarduera horien etekin garbia estimazio objektiboaren bidez zehaztu dutenek.

Jarduerari 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ekin dioten zergapekoek ez dute derrigorrez eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua izan beharko 2016ko ekitaldira arte, betiere aurreko 3 ataletan ezarritako betebehar guztiak betetzen badituzte.

Azken berriak